kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Ipuin gogoangarriak / Askoren artean / Erein, 1997

Gogoan hartzeko ipuinak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-05-10

Zer dira ipuin gogoangarriak? Bakoitzak gogoan dituenak, ala literaturaren historia egiterakoan beti aipatzen direnak? Iñaki Aldekoak, liburu honetara bildu diren hamahiru ipuinen aukeratzaileak hauxe besterik ez digu esaten: “Niretzat ere gogoangarriak direlako aukeratu ditut antologia honetako ipuinak”. Ikus dezagun, beraz, ipuinen zerrenda: Charles Dickens-en Seinalezaina (Juan Garziaren itzulpena), Villiers de L’Isle-Adam-en Esparantzaren tortura (Juan Kruz Igerabideren itzulpena), Guy de Maupassant-en Idunekoa (Juan Kruz Igerabideren itzulpena), Marcel Schwob-en Paolo Ucello, pintore (Juan Garziaren itzulpena), Anton Txekhov-en Logalea (Juan Mari Mendizabalen itzulpena), Jack London-en Bizitzaren legea (Juan Mari Mendizabalen itzulpena), James Joyceren Hodeitxo bat (Juan Mari Mendizabalen itzulpena), Franz Kafkaren Legearen aurrean (Xabier Kintanaren itzulpena), Evelyn Waugh-en Loveday jaunaren ateralditxoa (Juan Mari Mendizabalen itzulpena), Borges-en Hegoaldea (Juan Garziaren itzulpena), Cortazar-en Elkarren segidan dira parkeak eta Hegoaldeko autopista (Gerardo Markuletaren itzulpenak), Italo Calvinoren Senar-emazteak (Juan Garziaren itzulpena) eta Bashevis Singer-en Giltza (Juan Mari Mendizabalen itzulpena).

Ipuinak oso ezagunak dira. Famatuak ere bai, Borgesek, esaterako, Villiers de l’ Isle Adam-ena goraipatzen zuen. Irakurri zituenen artean izugarrienetakoa iruditu omen zitzaion. Maupassantenak ere eragina izan zuen, errusiar idazleengan batez ere. Eta horrela…

Bakoitzaren historia egin beharko bagenu, Aldekoak sarreran baino hitz gehiago erabili beharko genituzke. Adibidez, Borgesen Hegoaldeak euskal idazleengan izan duen eragina azaltzeko tesi bat ere bai. Oraindik agertzen dira gure arteko sariketetan ipuin horren plagio euskeratuak. Marcel Shwob eta Txekhov ere, garai batean oso irakurriak izan ziren, orain baino gehiago beharbada. Atxagak eta sarrionanadiak biziki maite zituzten idazle horiek. Dena dela, bakoitzak geure gustuak ditugu, eta seguruaski, bakoitzak geure antologia paratu beharko bagenu, ez genituzke beti ipuin berak aukeratuko. Idazle berak ere ez, seguruaski. Nire gusturako errusiar idazle gutxitxo dago Aldekoarenean. Baina ipuinen kalitatea ikusirik (euskeraz nola geratu diren kontuan harturik), antologia polita dela esango nuke.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak