« Iraultza anarkistaz diharduen istorioa | Urpekariarena »
Luma eta lurra / Jon Kortazar / BBK-Labayru Ikastegia, 1997
Euskal poesiaz Javier Rojo / El Correo, 1997-05-15
Jon Kortazarrek 80ko hamarkadako euskal poesia aztertu du liburu mardul honetan. Lan hau hartuta, irakurlea berehala konturatuko da eskuen artean duena ez dela hala moduzko saio arin bat. Bestelako lana eskaini digu Jon Kortazarrek honetan. Ikerketa luzearen ondoren, bibliografia lekuko, lan zabala eta sakona burutu du idazleak. Lan zabala, praktikan hamarkada horretako euskal poesia osoa aztertu baitu; lan sakona, testuetan oinarritutako iritzi kritikoz horniturik baitago. Izan ere, datuak ezezik, euskal literatura ulertzeko oso baliagarriak diren interpretazioak ere eskaintzen dizkigu lan honek. Labur adierazteko, lan monumental baten aurrean gaudela esango nuke, hemendik aurrera liburu hau oinarrizko erreferentzia puntua izango baita euskal poesia aztertu nahi duenarentzat. Bost ataletan dago banatuta: Pott Bandaren poesia; esperientzia poesia; Iparraldeko poesia; Susa taldea; eta aurreko ataletan sartzen ez diren hamahiru poeten lanak. Besteak ahaztu gabe, bigarrena biziki interesgarria iruditu zait, euskal poesiaren sistema inguruko poesiarekiko harremanetan jartzen baitu, urte horietan Espainian nagusi izan den tendentziarekin parekatuz. Azken finean, hemen egiten dena besteen maila beretsuan dago.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi