« Bonbatxo atomiko bat | Poesiaren mugak »
Gerraurreko literatur kritika / Iñigo Aranbarri eta Koldo Izagirre / Labayru, 1996
Euskal loraldiaren kritikaren kritika Ritxi Lizartza / Argia, 1997-05-04
Lan hau, 1930etik Gerra Zibilak oztopatu arte Euskal Herrian idatziriko 140 artikulu hautatuk osatzen dute, literatur kritikaren gainean eginak, euskaraz nahiz espainieraz. Badu meriturik, nik hiru behintzak aitortzen dizkiot: erabilitako informazio mordoa, artikuluan beren hautaketarako irizpideak eta, garrantzizkoena, garai bateko euskal kulturaren azterketa zorrotza.
Benetan ona. Hasiera batean artikuluak aurkeztu eta kokatzeko hitzaurrea baino ez zela pentsa zitekeen, baina gaur egun artikuluak berak baino garrantzi handiagoa dauka azterketa horrek, orain arte egina ez delako.
Gure egunetako kultur egoeraren abstrakzioa egin eta kanpotik aztertzea zail bazaigu, zailagoa dirudi bibliografia zabal baten bidez baizik ezagutu ez dugun garai bateko euskal kulturgintzaren azterketa kritikoa egiteak. Hori da Koldok eta Iñigok lau ataletan banatuta eskaintzen digutena. Esaldi bakoitzean iritzi bat, ideia hat, kritikaria bustitzeko beharra, baina batzuen edo besteen alde parte hartu gabe. Harritzekoa da horrenbeste aipamen eta horrenbeste informazio bilduta, zein irakurterraza eta edonorentzat zein ulergarria den egiaztatzea. Norbaitek aztertu heharko luke agian Koldoren idazkera, gaur egungo egileen artean, nik dakidala, idazkera eredu nazional bat erabiltzen duen bakarra baita.
Hau dena irakurrita kezka handi hat gure gogoan: zein mailatan egongo litzateke gaur egun euskal kultura eta kasu honetan euskal literatur kritika, Primo de Rivera eta Francoren diktadura itotzaileak jasan beharrik izan ez bagenitu? Argi dago oraindik ere zigor hori ordaintzen ari garela, bestela, nola liteke gaur egun Gerraurreko eztabaida sakon haien mailara irits ez izana?
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi