kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

Mandarin zaharra / Eça de Queiroz (Jesus Mari Lasa) / Ibaizabal, 1993

Urdinera ihes Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1994-10-16

Garai hartan Frantziatik Europa osora zabaltzen hasia zegoen errealismoaren eta naturalismoaren zehaztasun lehorretik —“egiarekiko menpekotasun deserosotik, azterketaren torturatik, errealitatearen tirania eragabetik”, egileak berak hitzaurrean dioen moduan— ihes eginik, “urdinera” ihesaldia egin eta deabru eta guzti duen kontakizun fantastiko ederra sortu zuen Eça de Queiroz portugaldarrak 1880an, Jesus Mari Lasak orain gutxi euskaratu egin diguna: “O mandarim” edo “Mandarin zaharra”.

Moralejarik ere ez zaio falta De Queirozen kontakizunari: “Egunez-egun gure eskuek irabazten duten ogiak bakarrik du aho-gustu ona”. Izan ere, urrearekin hain harreman bitxia izateta iritsi zen Midas errege ezagunarenaren antzekoa dan narrazioko protagonista nagusiaren kasua ere: diru goseak aberastera bideratuko du eta aberastasunak zorigaiztoa baino ez dio ekarriko. Delako zorigaizto hori, ordea, abenturaz eta kolorez betea da, eta irakurleak gozatzeko aukera ederra du De Queirozek sentiberatasun apartaz kontatzen dizkion Teodororen abenturak jarraituz.

Abenturaz eta kolorez beta ezezik, kontakizun arin eta bizia ere bada Eça de Queirozena, eta Jesus Mari Lasak arintasun eta bizitasun horri eutsi nahirik egindako ahalegina ez da antzu gertatu. Oztoporik aurkitu gabe, jariakortasunez egiten du aurrera euskarazko bertsioaren irakurleak, eta ohartu orduko irentsia du liburua oso-osorik.

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak