« Auritzeko zubia… | Antigoalekoa »
Mozkor bat Sasirik-Sasi / Amos Tutuola (Maria Garikano) / Emak Bakia Baita-Pamiela, 1993
Hustu ezin zen ganbara Juan Luis Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1994-02-06
Gure Txirrita zenak bertsotarako bezala, Amos Tutuola idazle nigeriarrak kontakizun miresgarrietarako hustu ezinezko ganbara duela buruan, horixe da burura etorri zaidan lehen ideia Maria Garikanok txukun eta dotore euskaratu digun eleberri harrigarri honen irakurketa amaitu ostean.
Ez naiz ni, egia esan, tankera honetako istorio eta kontakizunen biziki zale, baina ez dut batere gaizki pasatu liburuan zehar agertzen diren pertsonaia fantastiko benetan bitxiak ezagutzen. Izan ere, sasirik sasi ezezik abentura harrigarriz harrigarri eta liluraz lilura ere jarraitzen baitio kontaketa honen irakurleak bere burua Jainkoen-Aita-Mundu-Honetan-Edozein-Gauza-Egin-Dezakeena izenez aurkezten duen protagonista nagusiari.
Tutuolaren etorri jariakor etengabeak erritmo bizia damaio kontaketari eta, Garikanoren itzulpenak batere eragozpenik ezartzen ez duenez, aitaren batean irakurtzen da kontaketa osoa, ohartu orduko. Bere buruari aspertzen ari den ala ez galdetzeko betarik ere ez du irakurleak; amaieran, jakina, soberan dago galdera. Nire kasuan behintzat, ezin esan arrasto handirik utzi duenik, denborapasa hutsa baino askoz gehiago izan denik, baina izan du, bai, bere grazia Afrikako egile honen idazkera bitxia ezagutzeak.
Maria Garikanok liburuaren hitzaurrean argitu duenez, ez zuen bere ama hizkuntzan idatzi Amos Tutuolak narrazio hau, ingelesez baizik, eta Faber & Faber argitaletxearen eskutik eman omen zuen argitara, 1952an. Besteak beste, Dylan Thomas eta Raymond Queneau-ren oniritzia jaso zituen berehala; lehenak erreseina laudoriotsua egin zion eta bigarrenak frantsesera itzuli. Orain dela 40 urte inguruko arrakasta harekin batera hasi zen Europa Afrikako literaturari ateak zabaltzen. Guri, berriz, itzulpen honi buruz ari garela, liburuaren kontrazalak dioena gogoratzea baino ez zaigu geratzen: “Ongi etorria izan bedi gure artera ere!”.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres