kritiken hemeroteka

8.693 kritika

« | »

Altxor uhartea / Robert Louis Stevensen (Maria Garikano) / Ibaizabal, 1991

Altxorraren bila Karlos Zabala / Euskaldunon Egunkaria, 1992-07-03

Flint kapitainak urte luzeetan bildu zuen bere altxorra. Urte luzeetan eta odol eta atsekabe askoren truke, hamaika itsasuntzi eder hondoratuz, makina bat gizon ausart uretara botata eskuak loturik. Walrus itsasuntzian zeharkatu zituen itsasoak eta behin batez, altxor izugarri hura ezkutatu behar zuela gogoraturik, sei gizonen laguntzaz uharte batera eraman zituen urre eta txanponak; altxorra lurperatu zuten eta bera bakarrik itzuli zen Walrus zaharrera. Mapa batean seinalatu zuen altxorarren ezkutalekua.

Flint kapitaina zen, Billy Bones bigarrena, Long John Silver seinalaria. Flint ronak hil zuen, mapa Bonesek hartu eta Admiral Ranbow ostatuan gela hartu zuen. Eta denok badakizue hemendik aurrerako istorioa. Nork ez du “Altxor uhartea” irakurri edo zeluloidean ikusi? Abentura liburua, abentura libururik bada. Baina heroeak hezur-mamizkoak dira; estiloa argia, zehatza; istorioa ondo egituratua. Stevenson bidaiari gaiso eta nekaezinaren libururik famatuena da eta euskarazko bertsioa egokia, neurrikoa, bizia. Goazen ba altxorarren uhartera eta kanta dezagun bukanierrekin batera Flinten kanta: “Hamabost gizon hildakoaren kutxan. / Tra-la-rai, eta rona botilan”.

Azken kritikak

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Irati Majuelo

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

Aritz Galarraga

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Joxe Aldasoro

Akabo
Laura Mintegi

Mikel Asurmendi

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Beste urte batez
Samira Azzam

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia

Aiora Sampedro

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Aiora Sampedro

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Esne berriketan
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak