« Baratzeko pikuak | Azken euskaldun fededuna »
Galera errepikatuak / Juan Ramon Madariaga / Susa, 1992
Heriotzaren aihotza Madariagaren poemetan Angel Zelaieta / Euskaldunon Egunkaria, 1992-06-26
Poesia sailaren hamahirugarren alean argitara eman ditu Susak Juanrra Madariagaren “Galera errepikatuak”, Felipe Juaristiren “Oroitzeko ura, edateko ura” eranskinarekin.
Juanrraren sormen lana, otoitz arrenkuratsu baten kexua dena, beste hainbat poetaren izenarekin eta hitzekin inguraturik dator, hala nola Mario Benedetti, Charles Baudelaire eta beste hamabosten bat. Horrez gain, W.A. Mozarten “Requiem-ak” poema liburu osoa zeharkatzen du, eta, erdialdetik aurrerantz, “Pro Defunctis” mezaren “Sequentia” famatuko hitzek —pietaterik gabe, norbaitek “pius” ordez “puis” idatzi duela— gidatzen gaituzte. (Bego Diez-ek eginiko irudiak ahaztu barik).
Filologia ikasketak burutu herriak dituen eta “ifar aldeko” eleketaz maitemindurik denaren oihartzuna orriz orri atzematen zaio: “(Guda) azalia”, huts egiten ez badugu, ez dator Azkuen eta Lhanderenean ikasi behar duzu “himnoa” dela…
Hamarren bat kopla kenduz gero, gainetikoa verso libreen moldeetara: askotan, baina, euskal bertsoen neurriko erritmoetan irakurten ditugu. Zortziko txikiak nagusien ibilbidearekin: “Zu joan zinenetik / udagoieneko kurriloen / haiduru nago”. Azken hau izan daiteke, etenarekin edo gabe, ugariena: “Garbi zenezan / hainbeste minen / odola”. “Zeruan tragaza bat bezala”. Galdu duen amaz ari delarik, “abandonatu / nauen beroa”, edota “Etxea daukat / hutsez beterik”, e.a.
Nik esango nuke poemak bete-beteak direla, egiazko gertaera batetik hasiera hartzen dutenetik, benetazko min deitorez amaitu arte, bi errealismook anbiguitate eta ironiari tarte guztia moztu diete, irakurleari bitartetxo txikiak utziz.
“Elez” (L) eginiko ele jokoa izan daiteke honelako atseden aldi bat. Homonimiaz ere zenbaitetan jokatzen da: “aihotza”, “hotza”… bezalakoak erriman edo verso bukaeran agertzen direnetan (teorikoki, gaurko euskal hiztun batentzat “aihots” eta “aihotz”, “hots” eta “hotz” hots berekoak dira).
Poemagintza askeetan ohi bezala, egitura beretan oinarritzen da erritmoa, direla denborazko sintagmak, direla kausazkoak (“ifar alderako” filiak hain maite duen “bait” hori), baldintzazkoak, ezezkakoak, eta, batez ere, “zu” hori (“Zu joan zinenetik”, “Zu zinen”), e.a.
Poema hauek “bukatuak” edo “beteak” direla esan dugu. Imagina dezagun, edonola ere, “New Critics” batek hartzen duela eta —Fakultateko azken azterketan nire mintegi-buruak gure ikasleei egin dien bezala— “Neguko Panikoa” (Juanrraren 62. orrialdekoa), egilearen eta poema liburuaren berririk gabe, ematen diela zenbait ikasleri (hauetxek bait dira poemen irakurlego arrunta), helduko den UEUan kasurako, eta has daitezela hauek begiratzen eta arakatzen, eta hel diezaiotela hiruna silabatako hirugarren verso pentasilaboari, nork dioen: “itxesez, aiariz, deitorez”. Baina broma gaizto bat litzateke.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi