« Arantxari, guziaren ondotik | Heriotzaren aihotza Madariagaren poemetan »
Gizaberearen bakeak eta gerrak / Joxe Azurmendi / Elkar, 1991
Baratzeko pikuak Itxaro Borda / Argia, 1992-06-21
“Irakurle: zu eta ni ez gara, gizarte hau nahitaez hobetu beharra dagoela pentsatzen duten bakarrak” idazten du Joxe Azurmendik, bere saio-sailaren 31. orrialdean, zuzenki leitzaleari mintzatuz. Jadanik, nahiko komentatua izan ditekeen “Gizaberearen bakeak eta gerrak” liburu honetaz ez dugu gauza ainitzik erantsiko, baina azpimarratuko dukegu, lan honen beharrezkotasuna, philosophiako gaiak, leitzale arrunten begimenean jartzerakoan.
Aitortuko dugu, ez dugula ohitura askorik, guk, leitzale arruntek, Kanten edo Nietzschen nahiz Voltairen konpainian bidaiatzeko, giza/jende (Anuntxi-Aranista naz ni be!) konzeptua aztertzen, eta hori gainera, kasik etxeko euskaran. Eskertzekoa da Joxe Azurmendi alde hortarik, erabiltzen duen hizkuntzak ederki lauzkatzen duelako izpiritu baten gardentasuna.
Ametsa, konfliktuak, jendarte perfektua. Jainkoa, Aberea, Natura/Kultura, besteak beste, eta finitzeko entsaio bat Utopiaz: gizon-emazteen biziaren inguruko sujetak oro iduriz jorratu ditu Azurmendik. Idazlearen burutazio propioa aberasten dute, lerro bakoitzean, Europako jakitatea emendatu duten philosophoen hitzek. Zilegi balitz, erran genezake, Axularren “Gero” leitzen ari garela ematen duela liburuan aintzina joan arau. Alabaina, Axularrek, orain Azurmendik bezala, bere ikusponduak erdiaroan hain aipatuak ziren pentsalari zerrenda galantaren laguntzaz hedatzen baitzituen. Arrazoinaren garaien ondotik, materialismoak, frangoren ustean, berea egin duelarik, Azurmendik bilduma interesgarria eskaintzen digu.
Pentsamenduak, Azurmendirenak behintzat, zerbaitetarako balio izan behar du. “Gizaberearen bakeak eta gerrak” izeneko obra, zinezko fedezko akta praktiko batez hersten da: “…Euskal Herri zaharraren bizitza, pixka bat ederrago eta libreago antolatzea, bakeanago ere ibil dadin. Justizia pittin batek, askatasunean, bake asko ekar lezake”. Esperantzazko solasak dira.
Esperantza bera, baldintzapeko askatasunean dagoen denbora hauetan, Joxe Azurmendi ausartzen da ibaian gora igeskan.
Ekaitza denean.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi