« Heroi kolektibo baten oroitzapen eta gogoetak | Geure buruarentzako oparia »
Patuaren pasadizuak / Isak Dinesen (Juan Mari Mendizabal) / Elkar, 1992
Dinesenen bost bitxi Agustin Aranzabal / Euskaldunon Egunkaria, 1992-04-10
Karen Blixen edo Isak Dinesen idazle daniar ezagunaren “Skaebne Akekdoter” ipuin bilduma euskaratu eta aurkeztu du duela gutxi Juan Mari Mendizabalek, “Patuaren pasadizuak” izenburupean.
Gabriel Axel-en izen bereko filme ezagunaren oinarri den “Babetteren oturuntza” narrazioa da ipuin liburu mardul hau osatzen duten bost aleen arteko bat. Beste bat, Orson Wells zinegile ezagunaren “Istorio hilezkorra” filmearen oinarri izan zen berriz.
Izan ere, Isak Dinesenen kontaketek zinegileentzat oso erakargarriak izan dira beti. Eta ezin utzi aipatu gabe, behin honetaz hizketan hasiz gero, berak 1938an idatzitako “Out of Africa” nobelan oinarriturik Richard Attenboroughek zuzendu zuen “Memories of Africa” filme ezagun hura, hainbeste Oscar eta hain ospe handia bereganatu zuena.
Danieratik zuzen-zuzenean eta oso egoki itzuli dizkigu Juan Mari Mendizabalek Dinesenen ipuinok, jatorri daniarra duen bere emazte Pernilleren laguntzaz. Kontaketa guztion jatorrizko bertsioa ingelesez egina dela aipatzen digu Mendizabalek liburuari egindako sarreran, baina Dinesenen idazlanak “bere ama-hizkuntzara itzultzerakoan testuaren balio literarioa aberastu egiten dela” ere esaten digu.
“Inglesezko testua narratua izateko bazen ere (…) danierazkoari irakurmina asetzeko moduko aberastasun gaineratu bat somatu izan diot, eta horregatik hizkuntza aukera”, jarraitzen du Mendizabalek hitzaurrean.
Xehetasun horietaz aparte ere, interes handiko liburua, gusto handiz irakurtzeko modukoa, eta benetan gomendagarria.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria