« Dinesenen bost bitxi | Iraganaz »
Orhipean / Xamar / Pamiela, 1992
Geure buruarentzako oparia Xabier Mendiguren / Argia, 1992-04-12
Ez dut liburu honetako testu eta marrazkien egilea, Xamar alegia, ezagutzen, biok ere aldizkari honen laguntzaile garen arren, eta hala ere, atrebentziaz, nere zorionik beroenak eman nahi nizkioke egin duen lana dela eta.
Zer da Orhipean? Gure herriarekiko amodio sutsuaren emaitza. Herri-maitasunak Euskal Herria ahalik sakonen ezagutzera eraman du egilea, eta ezagutza honetatik sortu da nonbait obra hau.
120 orri handitan zehar eta 30 atal laburretan zatituta, hitz eta irudi, Euskal Herriaren ikuspegi oso bat ematen digu, derrigor laburra eta pertsonala, baina dudarik gabe zabala; besteak beste, arkeologi kontuak, historia, hizkuntzalaritza, arkitektura, etnologia, erlijioa, mitologia, ekonomia, folklorea, literatura eta beste aztertzen ditu orriotan. Gai hauetako edozeinetan aditua denak ez du seguruenik deus berririk kausituko bere arlo horretan —ez bait da hori izan egilearen asmoa—, baina bai ikasiko hainbat gauza jakingarri beste sail askori buruz, eta denen artean Euskal Herri zahar-berri eta ederrago bat azalduko zaio begien aurrean.
Esan beharra dago, hemengo Euskal Herri hau neurri handi batean oraintsu artekoa dela, tamalez eta ondikotz ez oraingoa. Tresna, errito, sinesmen, bizibide eta kultur agerpen zaharrak ditu egileak maiteen, honez gero galduxe eta maiz aski arras galduak direnak. Ohitura zaharrekin batera, horiei lotutako ahozko literaturaren aipaldi sarriek are atseginago egiten dute irakurketa, zinezkoago euskaldunen gorputz eta arimaren interpretazioa.
Oparitzeko moduko liburua duzu hau, irakurle, eta nori oparitu ez baduzu, zeure buruari ematea opa dizut; hainbat sabeleko min eragiten digun herri hilurran hau ederrets dezagun, edo, hitzaurrea egin duen Txepetxen esaldia gogoratuz, gure iragan miragarri harentzat etorkizuneko segidaren bat asma dezagun.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi