kritiken hemeroteka

8.741 kritika

« | »

Denborak ez zuen nora / Joan Mari Irigoien / Erein, 1991

Iraganaz Amaia Iturbide / Egin, 1992-04-21

Joan Mari Irigoienek iazko Durangoko Azokarako plazaratu zuen gaur esku artean dudan bere bigarren poemarioa: Denborak ez zuen nora. 1975ean Irun Hiria Saria merezi izan zuen Hutsetik esperantzara-tik hona, urte nahikotxo iragan dira eta tarteka-marteka bere izena entzutetsu bilakatu zaigu, batez ere, narratibagintzan egindako lanengaitik, bost nobelaren egilea bait da dagoeneko.

Poesia idazterakoan prosan aritu izana nabari zaio Joan Mari Irigoieni, bere diskurtso poetikoa jariotsua delako, oparoa; hitzen ur laisterra bizia eta gozoa da, hitz batek beste bati hizbidea demaiolarik. Ez dago ezintasunaren seinale izan daitekeen etenaren aztarnarik, luma zalua du, zernahitarakoa, berez doana, bere buruaren jabe den erreka baten antzera. Batetik, hizkuntza egituratzeko unean Juan Mari Lekuonaren oihartzuna nabaria dela esango nuke, eta bestetik, egileak berak elkarrizketa batean aipatu zuen San Juan de la Cruz-en ikutu mistikorik ere baduela, “dendora” bezalako gai sakonerako erreferentzi-puntu aberatsa zaiolarik. Izan ere, poema batzuk, haurtzaro eta adoleszentzia garaikoei dogozkienak alde batera utzita, hauek arinagoak direlako, denboraz irakurri beharrekoak dira, metafisikaren arazoan murgiltzen bait dira.

Beraz, balizko irakurleari nondik norakoren bat emateko bi poeta hauen eraginak aipatuko nituzke.

Denborak ez zuen nora izenburuarekin erizkidetuz, tonu difuminatu bat du liburuak, hein handi batean, denbora desberdinak ageri arren

(iragana, orainaldia eta etorkizuna), iraganak daramalako koroa, iragan mugagabe batek, nora jakinik gabe datorren eta doanak, orratzik gabeko itsasuntzi bat edo izar loka bat bezala. Uhin bigun eta malguez oratutako itsaso bat aurkituko duzu eta, inoiz ez, haitzen aurka hausten den olatu izugarririk edo itsas bazterrean desegiten diren olatu apartsu horietakorik. Poemon airea egileak liburua bataiatu duen izenburuarekin bat

datorrenegaitik ere, nik neuk tentsio falta nabari izan dut, esaten dena batzutan zeri dagokion edo zeri atxeki niezoiokeen ez dakidalarik, eta, berez, erdi galduta sentitu dut neure irakurle sena zenbaietan. Irudiak sortzeko behar den joskura estetikoaren maila epaitu beharrik ez dago, hain da landua eta, baina lehenegokoari eutsiz, mugagabetasun horren ondorioz zihur aski, artifizialegi eritzi diete hainbat irudiri, poema orok duen barne-logika ihesi dabilkidalarik.

Aburuak aburu, idazteko tresnarik behinena den hitza dantzan eragiteko luma-ezpata trebea duela, nahiz narratibagintzarako nahiz poemagintzarako, erakutsi digu Joan Mari Irigoienek.

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

Irati Majuelo

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Joxe Aldasoro

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Biba gorriac!
Imanol Murua Uria

Mikel Asurmendi

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Patxi Iturregi

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak