kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

Ilunbeen bihotzean / Joseph Conrad (Iñaki Ibañez) / Ibaizabal, 1991

Gizonezkoen emetasuna agerian Laura Mintegi / Euskaldunon Egunkaria, 1991-12-14

Joseph Conrad subjetititatearen idazlea dugu. Bere liburuak gazte literaturaren atalera txokoratu badira ere, literaturgintzaren maisu lanak ditugu sujetoaren baloreak adierazteko unean: angustia, supernia, kuraia eta justizia ondo baino hobeto agertzen dira marrazturik bere liburuetan. Sujetoak superniaren presentzia sentitzen du (“Lord Jim”) edo angustiaren zartada (“The Rover” eta “The Arrow of Gold”) Conrad-en pertsonaiak gizaki tormentatuak dira, ezbeharren jabe, gertakizun handien elementu ahula, eta, hala ere, ahots propioa altxatzeko ahalmen eta kemen nahikoa biltzen dute, anonimato anodinoan hondoratu ordez.

Joseph Conrad ere halakoxea izan zen bere bizitzan zehar. Urte luzeez itsaso guztiak zeharkatu ondoren, lehorreratu eginz en azkenean, eta idazteari eman zion jo eta su. Itsasoetan ikusitako gizakien barne izaera ulertezin eta ustegabekoa hartu zuen gai nagusitzat bere liburuetan, eta halaxe azaldu zuen ere “Kronika Pertsonala” izenburuaz idatzi zuen liburuan: “Gizakien portaera epaitzerakoan azalezinezkoa den horri egin behar diogu lekua, areago bizi garenmunduan, non azalpen bakarra ere behin betikoa ez den”.

Gizakiarengan konfidantza osoa zuen, edozein gizaki sujeto izan daitekeelako sinesmena baitz zuen. “Barne ahotsa azkeneraino izan daiteke fidela, estalirik eta ezkutaturik badago ere”.

Eta ezuste horrek, hau da, edozein unetan erabakitasuna atera ahal izate horrek ematen dio konfidantza eta itxaropena, aurretik gertatuko ez delako itxura hartzen badiogu ere.

Kritikari batek ziotson legez, “idazle askok letren azpian ezkutatzen dute beraien eritzi eta kemen pertsonal eza, eta ez diote sakonean dagoena ulertzeari ekin nahi ziaten. Jarrera horrekin, jakina, subjetibitateari uko egiten diote, eta horrekin batera penitentzia: asubjetiboak dira: egon badaude, baina ez dira, izan. Conrad-ek, ordea, espreski errefusatzen du objetibitatea, eta eritzia emateko orduan ez du ez oztopo ezta arazorik ere ez.”

Joseph Conrad-ek, oro har, gizakiarengan dagoen sustantiboa azalarazten du, adjetiboaren gainetik. Muinera jotzen du, agerian jartzen ditu sujetoaren handitasun eta miseria, sujetoa azken finean.

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak