kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Zaindaritza zorrotza / Lau orduz Xatila-n / Jean Genet (Mikel Antza) / Susa, 1991

Eros Jose Luis Otamendi / Argia, 1991-12-15

Euskarara etorria zaigu Genet gure barnezolak bere ondoezaz lokaztera. Idazlea hil zen, hor dago ordea bere ahobiko begia lur azaletik kuku. Bi lan desberdinek osatzen dute liburua: bata Xatilako masakrearen kronika, bestea kartzelako gaia darabilen antzerkia. Euskaraz egiten zaigu berri, hizkeraz ez, betikoa, Genet xaharra da.

“Lau orduz Xatilan” idatzi zuen sasoian Beiruten zen, aspaldi ez zuela literatura argitara eman, 82an kanpamentu palestinarrean burututako triskantza ikusteak idazteko larria sartzen dio. Atalka, emanak datoz pasarteak: hemen palestinarren ohitura eta edertasuna maitale xeraz, kontatu ezin diren gauzen adierazpen eta guzti, haruntzago testigantza eta gogamen politikoak, han serio-mozkorraren goitikinak. Testua oso da trinkoa, labur dena baino trinkoago; ederra, batzutan, neurriz gain. Genet palestinar bilakatzen da eta metamorfosia zertu orduko Israel gorrotatu zuela dio. Maitale begiz egiten du Iraultza Palestinarraren soziologia poetizatua. Masakreari buruz Genetek, minez, hiltzaileek Xatilan lana festagiroan egin zutela daki, eta soldadu israeldarrak “voyeur” zituztela. Hildakoak gordin deskribatzen ditu: “…bozeolari beltz bat ikusi uste izan dut, barreantzean, K.O. egoteaz harrituta edo”.. Genet maiteminduta dago palestinarrak altxatzen ari diren edertasun berriarekin. Iraultza kausa estetikoa ere beti izan da.

“Zaindaritza zorrotza”n hiru preso daude ziega batean, hiru preso gazte, hiru preso eder. Oso bestelakoa da antzerki lantxo hori, baina oraingoan ere karga sensuala eta giro itogarria nabarmenak. Uste dut lan honen ulertzeko era batek baino gehiagok hanka egin didala, aingirak eskutik irrist.

Dena dela arrisku eta anbiguotasun inpresioak pisua du. Bada hor krimenaren mistifikazio moduko hat, hondamendiaren lirika. Ez dakit krimena ez den jotzen fatalitateari aurre egiteko manera.

Ezin libra gintezke jatorrizko bekatutik, zoritxarra bera da gizakia aukeratzen duena, eta krimena zintzotasun neurri bat. Hiru gazteak bapatean zahartu egiten dira, batek beste bat hiltzen du (hiltzaile ez denak benetan hil lezake rol-a sinesten badu); gilotina dute mugalari. Presoak zorrotz zaintzea dagokio irakurleari. Bizi!

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak