kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

Poemak / Friedrich Hölderlin (Eduardo Gil Bera) / Erein, 2001

Poeta heroia Javier Rojo / El Correo, 2001-05-30

Friedrich Hölderlin (1770-1843) poesian aurki daitezkeen puntu gorenetako bat da dudarik gabe. Erromantizismo garaiko idazlea izanik, erromantizismo hori ez zen jarrera estetiko edo ideologiko bat bakarrik. Erromantizismoa bizimodua izan zen, idazlearen bizitzan hedatzen zen halabeharraren parekoagoa. Izan ere, idazleak Tragediak (horrela, letra larriz) jotako bizitza pairatu zuen, halako moldez non bera ere literaturarako gai bihurturik ikusten baitugu batzuetan, Peter Harlingen liburu eder hartan bezala.

Hirurogeita hamar urteko bizitza izan zuen arren, bere ibilbide poetikoa laburra izan zen urtez, ez ordea mamiz. XVIII. mendeko azken hamarkadan gauzatu zen eromenak idazleari urte ilunak ekarri zizkion arte. Orain “Poemak” izenburupean idazle honen antologia irakurri ahal dugu. Hasierako poemetan agertzen den ikasi nahi horretatik abiatuta, eromenerako bidaia honen lekukoak izango gara, eromenak ere idazle honen poesiaren bilakaeran azken gailurra erakusten digularik, isiltasuna eta mututasuna nagusi diren eremura helduta. Poesiaren esentziaraino heldu nahi izan zuen poetak, baina eromenarekin oraindu zuen bere ausardia. Irakurtzeko ez ezik, miresteko eta baita gurtzeko ere dugu Hölderlinen poesia.

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak