« Maitasunaren puzzlea | Poeta heroia »
Ez balego beste mundurik / Karlos Linazasoro / Alberdania, 2000
Ez balego beste mundurik Jon Kortazar / El País, 2001-05-27
Karlos Linazasorok atera duen liburuak badu arriskua: Durangorako agerturiko liburuen artean galduta geratzea, eta seguruenik ez dugu ongi egingo liburu hau, Ez balego beste mundurik (Alberdania, 2000) apaletan ahazturik uzten badugu.
Egia da Linazasorok bide berezia, berea, dabilela. Ez da bere kontakizuna erraz irensten den horietakoa, irakurle heldu bati zuzendua da, eta zailtasunak ere uzten ditu bidean.
Umore pertsonala du, agian mingotsa, arin ulertzekoa ez dena, eta konplizitate puntu bat eskatzen dio irakurleari.
Absurduaren bidea omen du gustuko Linazasorok eta Kafkaren errainua ez da gustuko platera gure artean. Kakfkaren bdietik doala liburua esatea ez da askorik esatea. Liburu honetan sail bi oso agerian geratzen dira: 17 ipuin eta nobela labur bat: Oinazeak ordu luze ditu deiturikoa.
Garbi dago literatur lan batek lehenik izan behar duena arreta pizteko ahalbidea dela, gizartean bizirik den gai batekin lotzea. Egia da gaia aipatzeak beste barik ez duela literariotasuna ematen, eta zaila da zer ote den jakitea. Baina hona hemen adibide on bat.
Telebistak oinazeak agerian jarri dituztenean, pribatua eta publikoaren arteko muga gero eta finagoa jarri dutenean, idazle batek eskaintzen duen hausnarketa ez da nolanahikoa. Linazasorok umore beltza erabiliz gizartean hain nabarmen den simulakroaren kritika haragi bizian jarri du. Simulakroaren eta pribatua salgai jartzeko gure ahalegin zoroen kritikak zuzen jo du dianan testu honetan. Horregatik maite dut hainbeste testu hau.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez