« Herri tradizioa | Ez balego beste mundurik »
Korapiloak / Jasone Osoro / Elkar, 2001
Maitasunaren puzzlea Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-05-26
Azaleko irudia deigarria da oso. Esan dezadan, bide nabar, liburuaren itxura bera dela berria, bai kanpotik nola barrutik. Gaur egungo publikoari egokitzeko saioa deritzot, izan ere, liburuak azaletik hasita sartzen dira gaur egungo irakurleen baitan, eta saltzen ere bai. Horretan zerikusia izango du, zalantzarik ez, denda handietan saltzeko dagoen moduak, liburuak halako espazio erraldoietan plastiko batez estali ageri izan ohi baitira. Azaleko begirada ematerik ez barruari, eta kanpoko azalari begiraturik erabaki behar erosi ala ez erosi
Azaleko irudia deigarria da oso, eta berak adierazten du edozein tratatu pisu eta sakonek baino hobeki zertan den liburua. Hamazazpi ipuin eta hamazazpi poema osoro, Osororenak esan nahi nuen, eta ez beza inork gaizki bar hitz joko halamoduzkoa. Ez horregatik.
Poema bat eta gero ipuina. Pentsa zitekeen poemak bidea irekitzen diola ipuinari, baina ez da halakorik gertatzen. Independienteak dira, bai poemak nola ipuinak, itxura batez bederen. Poemak oso gustatu zaizkit. Laburrak dira, adierazkorrak, jolastariak, hitzez haratago doazenak, zuzenak, irudikorrak. “Klipa” esaterako: “Klip bat zara nire memorian”. Sekula halako irudirik ikusi gabea nintzen. “Ezin nauzu abandonatu./ Klipa zara eta”. Poemek eta ipuinek mundu antzeko bat dakarkate, gizon-emakumezkoek elkarrekin edo elkarren aurka haragiz eta arimaz sortzen dituzten harremanena.
Adibidea, izenburutik hasita: “Maitasuna puzzle bat da”. Izan ere, maitasuna ez da sekula izaten nahi genukeena. Askotan esaten da idazle batek beti historia bera kontatzen duela, pertsonaiak direla soilik aldatzen direnak. Baina Osororen hauetan pertsonaiak —hala esango nuke—, ez dira aldatzen, historiak bai ordea.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez