« Hiriaren bizitza | Churchill-en bizitza »
Artistakume baten erretratua / Dylan Thomas (Koro Navarro) / Alberdania, 1999
Haurtzaroa eta gaztaroa agerian Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-05-13
Dylan Thomas, “poeta, bohemioa eta mozkorra”, 1914ean jaio zen Swansean (Wilderen Readingetik gertu), Gales herrian, eta New York hirian hil zen 1953an (poemak irakurtzera joana). Aski ezaguna izan zen bere bizitzan, idazten edo idatzi zuenagatik bainoago, eraman zuen bizimoduagatik. Hala ere, idatzi zuenagatik edo bizi izan zen moduagatik, oso poeta maitea da oraindik. Swanseara-edo joan besterik ez dugu, horretaz jabetzeko. Gales herriko eskoletan Dylan Thomasen poemak irakurtzen dituzte neska-mutilek, eta haren antzerki lanak, Under Milk Wood, esaterako, edozein antzerki talde amateurrek taularatzen du, omenaldi gisa gehienetan. Dylan Thomas maite zuelako, onartu zuen Richard Burton aktoreak protagonista papera, filmea egin zutenean. Egia esan, nik ere maiteak ditut pelikula eta antzerki lana, Richard Burton maitea dudan bezala.
Poetatzat dugu Dylan Thomas. Hala ere, berak 1950ean idatziriko testu batean Nola iritsi poeta izatera izenburukoan, honako hau idatzi zuen: “Ez dut Poesia ez Artetzat ez Ofiziotzat hartzen, giza helburua erdiesteko bidetzat baizik”. Helburua gizarte erosoa lortzea zen, non poeta era duinean bizi ahal izango zen. Testu labur horretan eta ironia harrigarria erabiliz, poeten sailkapena egin zuen, baita poesia ez aholkugarriarena ere: “Zoriontzeko poemak, irabaziak berehala; gaileta kaxetako poemak, oso gozoak; haurrentzako poemak; haurrak ez bada, idazlea utziko dute nazka-nazka eginda. Eta azkenik komunetako paperetan idatzitako poemak. Ordaian psikologikoa ekarriko dute soilik”.
Artistakume baten erretratua, Dylan Thomasen lanik biribilen eta ezagunenetakoa da. Koro Navarrok, itzulpen dotorea egin du euskaraz irakurtzea maite dugunok gozatzeko modukoa. Bertan errealismoz eta umorez ikusi eta deskribatutako eszenak ageri dira, haurtzaroko eta lehen gaztaroko pertsonaiak hartu baitzituen Dyan Thomasek ipuinen hauen ardatz. Koro Navarrok sarrerako testuan idatzi duen bezala: pertsonaiak, guztiz galestarrak izanagatik ere, ez zaizkigu batere arrotzak gertatzen”. Halakoxea du literaturak indarra.
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi
Silueta
Harkaitz Cano
Irati Majuelo
Koxka bat estuago
Henry James
Aritz Galarraga
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Hasier Rekondo
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Maddi Galdos Areta
Poesia kaiera
Frank O'Hara
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
Maialen Sobrino Lopez