kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Churchill / Joseba Arruti / Elkarlanean, 1999

Churchill-en bizitza Javier Rojo / El Correo, 2000-05-17

Joseba Arrutik Winston Churchill-en biografia txikia eskaini dio liburu honetan euskal irakurleari. Hemen Churchill, biografia baten protagonista bihurtzean, narrazio baten pertsonaia nagusia den aldetik interesatzen zait batez ere, haren ibilbide politikoa baino areago. Honelako biografietan ohikoak diren parametroen barruan mugitzen da idazlea. Pertsonaia goraipatzeko joera dauka, nahiz eta zenbaitetan alde ilunak ere aurkeztu. Askotan oso ezagunak ez diren ezaugarriak jakinarazi nahi dizkigu, batez ere bitxiak eta xelebreak badira. Ez dira falta, bestaldetik, honelako pertsonaiek egoera berezietan esan ohi dituzten esaldi ospetsuak… Honetaz esan dezadan, bidenabar, pertsonaia ospetsuek esan omen dituzten esaldi ospetsuak esatean berebiziko zortea daukatela: ondoan beti dute norbait, halako esaldia gerorako gordeko diguna… Pertsonaia, sehaskatik ia, destino baten jabe izango bailitzan aurkeztuta dago. Destino horri eutsi eta bere ekintza guztietan hura betetzeko egiten dituen ahaleginak ikusten dira. Badakit hau biografietan erabili ohi den baliabide topikoa baino ez dela. Ezin zaio, ordea, besterik eskatu honelako dibulgaziozko liburu bati: pertsonaia honen berri ez dutenei ezagutaraztea, era atsegin batez.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak