kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Arantza eta larrosa / Tomas Gerrikagoitia / Auspoa/Sendoa, 2000

Gizaldiaren kronika Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-05-27

Tomas Gerrikagoitia (1909-1997), luze bizi izan zen, ia laurogeita hamar urte, eta hil baino lehenago bere oroitzapenak argitara ematea erabaki zuen. Ez da erraza izaten, uste baino zailagoa bai, norberak bere bizitzaren kontua ematea. Autobiografia dugu, beraz. Baina noraino ote bere bizitzaren biografia eta ez gizarte batena? Antonio Zavalak, liburua apaindu duenak, honako hauxe dio: “Baiña erri-gizon auen bizitzak beren auzotarrena eta beren gizaldi osoarena ere azaltzen digute”.

Ez da gezurra, gizarte eta denboraldi baten kronika baitugu Tomas Gerrikagoitia jaunarena. Bere bizitza ez ezik, bere ingurukoen berri ere ematen digu. Baina nor zen Tomas Gerrikagoitia? Bolibarren jaio eta bizi izandako gizona zen, hari buruzko xehetasunek okerrak ez badira behintzat. Liburuaren mamia izenburuak berak laburtzen du hitz bitan: arantza eta larrosa. Izan ere, egilearen iritzian halakoxea da bizitza. Batzuetan arantza eta besteetan larrosa.

Halako liburuetan gertatzen den bezala, irakurleak kontu asko aurkituko ditu, baita galtzorian dabilen hizkuntza baten arrastoak ere. Ez naiz euskaraz ari, ezta bizkaieraz ere (Tomasena oso jatorra eta garbia da, alde horretatik ez dago akatsik), baizik eta garai bateko gizon-emakumeek hitz egiten zuten euskara modu batez, oso lotuta aspaldiko bizimoduari, baserritar bizimoduari alegia. Baita, ezin uka, gaur egungo ikuspegitik harrigarri izango zaizkion ohitura eta jokaeren berri ere izango du irakurleak. Horrekin batera, eta niri interesgarrien iruditu zaidana, Gerrako kronika bortitza dugu, Anaien arteko gerrarena hain zuzen.

Gerrari buruzko kronika horretan ikusi dut nik Tomas Gerrikagoitiaren emaitzik ederrena. Izan ere, askotan idatzi izan bada gerra horri buruz, gutxitan liburu honetan ageri den zehaztasunez. Aipagarria da kartzelatik andregaiari idatzitako eskutitza. Amaitzeko, esan, liburuak ez lukeela argirik ikusiko, senitarteko dema eta arretagatik izan ez balitz, haien eskerdun ere bai baita liburua.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak