kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

Lisboako setioaren historia / Jose Saramago (Jon Alonso) / Ibaizabal, 1999

Portugal gurea Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-03-04

Euskarara itzuli diren lan gutxik lortu dute, nik dakidala, Saramagoren honen (edo Jon Alonsoren honen, berdin baita) besteko arrakasta. Beti esan ohi da itzulpenak, lur batetik bestera birlandatua izan den zuhaixkak bezala, ez duela gure artean indarrik; hala ere itzulpen batzuk, bultzada haundikoak ez ezik, besteentzat eredugarri ere izan direla uste dut. Buruan dauzkat horietako batzuk: Berrondoren “Kixote”, Orixeren “Mireio”, Juan Garziaren “Shakespeare”. Bat edo beste kanpoan utziko nituen, baina horiek dira gogoan ditudanak. Saramagoren honi lagundu egin dio liburuaren aurkezpenean idazle portugaldarra Bilbon egon izanak. Gainera, oso hitz politak esan zituen itzulpenari buruz, eta hori ez da txantxetan hartzekoa. Benazko itzulpena iruditu zait niri, tonu eta doinu ederrekoa, giro egokikoa, behar bezalakoa alegia. Liburua jatorriz ez da irakurtzen erraza, baina Saramagok ez daki liburu irakurterrazak idazten, eta hori bere alde da. Esaldiak bihurritzeko, estiloa barrokismoaren mugetara eramateko joera du, eta ez alferrik. Saramagok ongi ezagutzen duenez Errenazimenduko erretorika, hura hartzen du oinarritzat liburuan. Konplikazioa ez dator hitzetatik, beraz; gertatzen da gure gaurko erretorikabideak eta garai bateko portugaldarrenak oso urruti aurkitzen direla, batzuk eta besteak. Euskaraz, jatorriz baino piska bat errazago irakurtzen da eta hori itzultzailearen alde da. Baina badago lana; esan nahi dut gure erretorikabideak eta Saramagorenak bat egiteko saioa ongi planteiaturik eta buruturik dagoela. Jon Alonsok sarreran esaten digu nola irakurri liburu hau. Bereak gomendioak direla jakinik —hala dio behintzat, gomendiorik onartuko ez duena dela irakurlerik onena—, ontzat hartu beharrekoak dira. Itzultzaileak maitasunez eginikoak baitira.

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak