« Lilura artistikotik harat | Portugal gurea »
Sakanerri barrena / Jose Maria Satrustegi / Nafarroako Gobernua / Bierrik Elkartea, 1999
Sakanerritik Javier Rojo / El Correo, 2000-03-01
Jose Maria Satrustegik Euskal Herria hobeto ezagutu nahi duen irakurleari Sakanerrian zehar bidaia egitea proposatzen dio Sakanerri barrena-n. Bidaia hau, ordea, ez da geografian zehar egingo. Bidaia, benetako bidaia, historian, historiaren zokoetan eta barne-historian zehar gertatzen da. Zeren idazlearen asmorik nagusiena gehienetan historia-liburuetan zokoratuta gelditzen diren hainbat kontu, batzuetan txiki baina beti interesgarri, jakinaraztea baita. Horrela jakingo dugu zergatik izan dituzten Nafarroako eskualde horretan dauden herriek halako konfigurazio desberdinak, nola aldatu, sortu eta desagertu diren Erdi Aroko guduengatik. Liburuaren atalik handiena herri bakoitzaren historia ahaztua gogorarazteari eskaini badio ere, bestelako kontuak ere azaltzen dira. Bigarren atalean, adibidez, urtean zeharreko bidaia etnologikoa egiten dugu idazlearen eskutik. Azken zatian, bestaldetik, ezkontzen inguruan gertatutako zenbait istorio berezi kontatzen zaizkigu, idazleak behinola egindako beste lan batzuen osagarri. Sakanerria ezagutzen duenak Aralarrek eta Urbasak besarkatzen duten lurralde hau perspektiba berri batekin ikusi ahalko du orain. Ezagutzen ez duenak hara joateko beste arrazoi bat aurkituko du orrialde hauei esker.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaña
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero