« Minaren mapa | Itxura hutsak »
Haraindiko begiradaren bila / Pello Otxoteko / Bermingham, 1999
Barrutik kanpora, itzaletik argira Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-03-11
“Begirada argiaren dantzaria da” esaten digu Jose Luis Padronek liburu honen hitzaurrean. Bete-betean asmatu duelakoan nago, begiak argia behar baitu begiratzeko, begia ilunpean ez baita deus. Poema batek laburbiltzen eta mamitzen du liburuaren esanahia: “Izan ere/ ez al du merezi/ zeru ilun itzaltsua behatzea/ isolamendu sotielan/ izar-argi bakarra baldin badago ere?/ Haraindiko begiradaren bila”.
Pello Otxoteko Irungo poeta gaztea da. Liburu honekin XI Pasaia Hiria irabazi zuen. Poeta sakona da, barnetik kanpora, itzaletik argira joan nahi duena. Sakona da era berean. Pello Otxotekoren poesia oso berea da, sentsazioetan oinarritua, nahiz eta kontzeptuak adierazi nahi dituen poemak ere badiren liburuan. Esaterako: “Emaidazue motibo bat/ eta mundua aldatuko dut”. Arkimederen oroimenez idatziriko poema bera.
Poema liburu hau bidaia moduan ere irakur daiteke, Barne-bidaia da eta bertan beste bidaia askoren oihartzunak aurki daitezke, bidaiariak bere ibilbidean, hasieran behintzat, aurretik bide beretik joan direnen bideak hartzen baititu. Gero, azkenik, bakarrik dagoela konturatzen da. Begiratzen du ezker-eskubi eta inor ez ondoan. Begiratzen du aurrera eta inoren oinatzik ez. Berak bakarrik egin behar du aurrerako bidea, berak bakarrik iritsi behar du helmugara, bere ahotsa loratuko den baratzera. Bada poema bat, esan dudanaren adierazgarri. “Larrosak ditu arantzak/ eta bihotzik ez altzak/ edertasunak bereak ditu/ heriotzaren orratzak”. Ezaguna egiten zaigu horko gaia.
Sakona dela esan dut, baina ahaztu zait esatea, sakontasunaz gainera, Pello Otxotekoren poemek ukitu filosofikoa ere badutela. Denboraren ezkutuko zentzuaren bila.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui