kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

Aita-semeak / Ivan Sergeievitx Turgenev (Jose Morales Belda) / Ibaizabal, 1999

Nihilismoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-01-15

Gustura irakurtzen ditut azkenaldi honetan idazleei buruzko biografiak. Norbaitek esan lezake horrek guztiak ez duela erabateko garrantzirik, apaindura besterik ez dela, idazle bat bere lanek egiten dutela eta horrela… Gero eta buruan sartuago dut, hala ere, idazleei buruz dakigunak baldintzatu egiten duela nolabait haren lanari buruz izan dezakegun iritzia. Biografia gero eta lagungarriago zait, literatura aztertzerakoan.

Turgeneven biografia maitea dut oso, eta dakigunaz ari naiz, ez dakigun kontu asko (ez oso politak beharbada) dagoela sumaturik. Esaterako Turgnevek berak asmatu zuen “nihilista” hitza, geroxeago erabiliago, higatuago eta maiztuagoa izango zena, Europa Mendebaleko filosofoek, batez ere alemaniarrek, zabaldurik. Nihilista baita Bazarov, Aita-semeak nobelako pertsonaia. Testu horretan aita-semeen artko ulertezina adieraziz, Turgenevek Errusian batez ere eta Europa osoan bidenabar gertatuko zena ikusi baitzuen aldez aurretik. Isaiah Berlinek esan zuen bezala: “…burgesiaren atzean ezkutaturik zegoen etsai ikusi zuen: gazte-jende nihilista, mundua suntsitu nahi zuena, handik mundu berri eta zuzenagoa sortuko zuelakoan”. Turgenevek Bakunin Parisen ezagutu zuen eta haren adiskide egin zen, Bakuninen arrebaz maitemindurik baitzegoen. Erromantikoa zen errotik. Geroxeago, Paulina Garcia abeslariaz maitemindu zen eta haren jarraitzaile bihurtu. Bitxia, izan ere, Paulina Garcia ezkondurik zegoen Viardotekin, eta hirurak jarri ziren elkarrekin bizitzera.

Aita-semeak da Turgenieven lanik bikainena beharbada; nahiz eta Ehiztari baten kontakizunak izenekoa izan ezagunena. Lastima da agorturik egotea. Edizio asko ezagutu ditu gazteleraz, itzulpen kurioso bat baino gehiago, tarteko Rafael Cansino Assensena.

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak