kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Hauta-lanerako poemategia / Gerardo Markuleta / Erein, 1999

Egutegia balitz bezala Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-01-22

Nik, egia esan, egutegi bat balitz bezala ikusten dut. Egunero, hotz egin ala bero, euria egin ala eguzki izpiak galdatan erori, idazten diren gauza txikien bilduma balitz bezala. Lehen poemak ematen du diodana sinesteko aitzakia: “Orriotan kanpoan/ baino epelago dago”. Poetak ez baitu askotxorik behar pozik egoteko: orri txuri bat, idazteko zerbait, begirada nonbait galdua, pentsamenduak harat-honat zikoinak balira bezala hegan, ihes egiten duten irudiak harrapatzeko sareak; ezer gutxi alegia.

Izenburua ironikoa da edo nolabaiteko ironiaz hartu behar. Horretaz gainera, badira poema batzuk, ironiko samarrak direnak. “Maitemin Ariketak” izeneko sailean, batez ere; amodioren zauriak sendatzeko modu bakarra distantzia jarri eta irribarre (edo barre ozen) egitea baita. Dena dela, bada txiste itxura duen poemarik ere. “Tristitia Post Coitum” izenekoa hain zuzen. Txiste moduan ere oso txarra da, baina tira. Eguneroko kontuei buruz idazten duenean hartzen du Markuletak poeta moduan duen benetako tamaina. “Mineriak” sailekoak benetan dira gogoangarriak, barne saminak gora bultzaturik sortuak baitirudite. Biribilak dira: “Lurraren biribila/ hain urrutira joan nahi/ eta bueltan hator”. Sakonak dira, “Gaurko Eguna” esaterako. Sentimendu haundiz idatziak dira, “Aita zenarena” esaterako, liburuko poemarik ederrena nire ustez: “Hil egin da gure aita./ Egunero errepikatzen da haren ausentzia/ etxe hustuan”. Zaila da gehiago esatea hitz gutxiagorekin.

Baditu gure herri zahar honen egoera politikoak eta zenbait ohitura txarrek (aurkaria hiltzekoa tarteko) eraginiko poemak ere. Eta baditu poesia zer den adierazteko idatziriko zenbait poema. Soberako saioa, nire ustez. Badu, bukatzeko diot, Markuletak, ofizioa, eta liburua, bere argi-itzalekin, irakurri beharreko horietakoa da, gero eta beharragoa baita poesia mundu hits goibel honetan.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak