« Bortizkeriaz | Bere buruaz »
Xake nobela / Stefan Zweig (Xabier Mendiguren) / Alberdania, 1999
Mundu baten amaiera Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-05-29
Vienan bada etxe bat, beste asko bezala aurrealde dotorekoa. Aspaldi zuen itxura berbera du orain, noizbehinka zaharberritu egiten baitute. Izan ere, etxe horretan jaio baitzen Stefan Zweig, austriarrek oso maitea duten idazlea. Auzoa bera da dotorea. Handik gertu burdinazko iragarki batek gogorarazten digu Thomas Mann eta Sigmund Freud ere vienarrak direla jaiotzez. Stefan Zweig-i, beste idazle askori bezala, garai mugarri batean bizitzea egokitu zitzaion. Enperadoregoa ezagutu zuen, lehen gerratea ere bai, eta nazien iritsiera ikusteko parada ere izan zuen. Garai erabakiorra inondik ere, alde batera edo bestera, intekektualen pentsaera irarri zuena. 1940ean ihes egin zuen Brasilera, eta han bere buruaz beste egin zuen, emaztearekin batera. Ezin omen zuen bizi gerra dena larrutzen ari zen munduan. Gure artean ere, ospe eta izen haundiko idazlea izan zen. Maitea. Gure Gerra amaitu eta gero Stefan Zweigen hainbat liburu argitaratu (edo birrargitaratu) ziren.
Gogoratzen naizenez, Magallanesi buruzko biografia bat idatzi zuen. Bertan kritika gogorrak egiten dizkio bai espainiartasunari bai (gure) Elkanori. Ez zituen maite Espainiar fanatismoa, erlijio kontuetan tolerantzia-eza. Dena dela, gero ahuldu egin zen haren itzala, gure artean diot. Horregatik poztu nau nobela xume hau euskaratuta ikusteak. Bi historia kontatzen baititu Stefan Zweigek nobela bakarrean. Bata, xake jokalari profesional harroputz eta soraioarena. Bestea, xake jokalari dilettantearena, naziei esker (edo nazien kontra) xake-zaletu zenarena, erotu arteino. Bata gizon praktikoa da, taula ikusita pentsatzen ditu mugimenduak; bestea, irudimen aberatsekoa izanik, buruz pentsatzen ditu egin beharrekoak. Bata, txapelduna da. Bestea, biktima izateko jaioa. Horra hor bien arteko desberdintasuna.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro