« Unibertso borgestarraren isla | Mundu baten amaiera »
Hontzaren orduak / J.M. Olaizola Txiliku / Elkarlanean, 1999
Bortizkeriaz Javier Rojo / El Correo, 1999-05-26
Txilikuren Hontzaren orduak kontakizun liburuaren benetako protagonista bortizkeria da, aldaera desberdinetan. Lau kontakizun agertzen dira bertan eta guztietan hilketaren bat. Hor ikusten ditugun pertsonaiak armez eta bortizkeriaz liluratutako sasi-heroiak ditugu: ehizak erotuta dauzkanak, burutik jotako sarjentua, dirua lortzearren edozer egiteko prest dauden baserritarrak… Paradoxaren erabilera da idazlearen baliabide nagusia. Adibidez, ehiztaria ehiziki bihurtuko da eta bere buruan jasan beharko du animaliei eragiten dien mina. Edota bere menpekoak sufriaraziz gozatzen duen sarjentu sadikoak heriotzarekin egingo du topo, erarik absurdoenean eta bere sadismoaren beraren ondorioz. Bestaldetik, kontakizunek barne erreferentzia asko daukate, elkarrekin josita daude alegia, eta batzutan batak bestearen jarraipena dirudite. Honek, jakina, batasuna ematen die istorioei. Fatalismo handia ikusten da liburu osoan, gauzak ezinbestez gertatuko balira bezala, nolabaiteko jainkozko justizia baten eraginpean. Honen adierazgarria hontza da: bere presentziak iragarriko baitigu trajediaren bat jazotzear dagoela. Liburua interesgarria da, beraz, bikain idatzita, baina inolako estilokerian galdu gabe.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi