kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

Kamoren ihesaldia / Daniel Pennac (Mikel Garmendia) / Elkarlanean, 1998

Adiskidetasuna Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-11-07

Daniel Pennac idazle frantsesa da. Ezaguna egin da gure artean Comme un roman liburuari esker, batez ere. Kamoren Ihesaldia da euskarara itzulitako lehen liburua. Kamo mutil berezia da, sentikortasun handikoa, egiten duena egiten duelarik ere. Bakarrik bizi da amarekin, aita hil zitzaionez geroztik. Pertsonaia bitxia da ama. Franzian asko bezala, amaren aiton-amonak ez ziren frantsesak. Aitona errusiarra; amona, greziarra: Kamo eta Melissa, erlea eta lorea, Duvoisinen poema hartan bezala. Aita, Alemaniakoa. Beraz, amak ez daki oso garbi bera nongoa den: “Hainbeste jatorri izaki, Kamoren amak, frantses nazionalitatea hartu baitzuen, hizkuntza piloa zekien, nahiz eta benetan ez hango ez hemengotzat zeukan bere burua. Edo, Kamok esaten zuenez, umorez bezain erraz aldatzen zuen nazionalitatez, eta benetan gainera, asko baitzen hartarako haize-bolada txikiena”. Frantziak hori du ona, jatorri askotakoak biltzen dituela bere baitan, inork gutxik zalantzan jartzen duela bere nongotasuna.

Adiskidetasunaren gorazarrea da batez ere liburua. Kamoren amak Errusiara joateko erabakia hartu du, aitonaren arrastoen bila; izan ere, oso gutxi baitaki hari buruz. Kamo Parisen geratzen da, lagun baten etxean, lagun horren gurasoekin. Bizikleta bat du, txekoslovakiarra sortzez, historia handikoa, Erresistentzian parte hartu baitzuen, bizikletak. Kamok, ordea, ez daki bizikletan ibiltzen. Baina inork oso ongi adierazten ez jakin arren, Kamo bat-batean hasten da bizikletan ibitzen. Istripua izango du, hori ere bai, eta ospitalera eramango dute. Lagunak hara joango zaizkio bisitan, eta lagun horiek gertaera kurioso baten lekuko izango dira. Kamo, errusierazko hitzak ahoskatzen hasten da, birraitonaren tokian (amaren aitonarenean hain zuzen) jarriko baita. Eta haren larruan sartuta dagoelarik, haren ihesaldia ekarriko du gogora.

Irudimen handia duela erakusten digu Daniel Pennacek. Gertaera asmatuak, benetakoekin nahasten baitira liburuan. Dena dela, adiskidetasunaren gorazarretzat hartu behar da liburua. Adiskide onen istorioa kontatzen baitigu idazleak. Oroitzapenaren indarra handia dela, hori ere erakusten digu.

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak