« Katebegi galdua | Isilunen atzean »
Etorrerakoak / Patziku Perurena / Txalaparta, 1998
Iraganaren eta bihotzaren hitza Jose Jabier Fernandez / Euskaldunon Egunkaria, 1998-11-14
Txalaparta argitaletxearen Amaiur saila oso interesgarria da. Berlan, azken aldi honetan plazaratu diren liburu bitxienetakoak aurki dezakegu. Horien artean Patxi Zabaletaren, Edorta Jimenezen edota Joseba Sarrionandiaren lanak azpimarratuko nituzke. Baina baita beste herrietako literatur lanen itzulpenak ere. John Irving-en, Sun Tzu-ren edota Gerry Adamsen liburuak, esaterako. Guztiek dute xarma berezia, konpromisoa eta militantzia txanpon beraren bi aurpegiak izan daitezen lortzen duen xarma. Ela bi elementu hauek lehenengoz bakoitzaren baitan eman daitezkeela erakusten duena.
Sail honetan argitaratutako azken liburua ere ildo beretik doa, ela ez dio bildumaren filosofiari —honela dei badiezaiokegu— huts egiten. Egilea Patziku Perurena nafarra da ela lanak azkeneko urte hauetan El Diario Vasco egunkarian argitaratutako 62 arlikulu biltzen ditu. Helburua liburuaren izenburuak erakusten digu. Hau da, artikuluok oro har euskaldun guztien aukeran eta eskueran ipini eta, era berean, idazlearen aldetik, jenero honetan burututako lanaren errepasoa egin.
Patziku Perurenak alor ugari jorratu ditu; idazlearen oparotasun horren erakusgarri dira izenburu hauek: Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak, Marasmus femeninus, Zuriari zirika; edota Koloreak euskal usarioan, Euskarak sorgindutako numeroak eta Leitzako errege-erreginak; nabarmendu behar dira, halaber, Perurenaren lau olerki liburuak: Joannes d’Iraolan poema bilduma, Emily, Iraingo apaiz gaztearen kantutegi zaharra ela Ixileko kantak.
Etorrerakoak artikulu bilduman zer aurki dezakegu berria? Zaharrak berri, ela zorionez gainera. Hau da, Patziku Perurenak iritzi artikulu hauetan bere ohiko gaiekin eta bere ohiko estiloarekin jarraitzen du, ela ondorioz irakurleak ere bere betiko idazle berezia aurkituko du. Gaiak zein diren? Izadia, gure herrietako zaharren jakinduria, kristautasuna eta paganismoaren arteko alderaketa, emakumeak ela feminismoa, Donostiako elite euskaldunaren kritika… Estiloa? Zuzena, zirikatzailea, sutsua, gogorra, umoretsua.
Hala ere, Perurenaren gaiak ela estiloa aztertuz, bere ezaugarri nagusiak aukeratzerakoan, nik hiru nabarmenduko nituzke: iragana, historia; arbaso ela zaharren kontuak; ela euskara berreskuratu eta erabiltzeko duen gaitasuna. Hitza bere alderik garbi eta gardenenean, hots, elkarrizketan, ahozko komunikazioan, jasotzeko eta islatzeko duen trebezia eta, azkenik, hori guztia bihotzez, odola dariola, sentitzeko eta adierazteko duen trebezia.
Askotan Patziku Perurenaren izena bere egitasmo zabalaren adarretatik etorri zaigu. Hots, Donostiako elite euskalduna jipoitzen duelako, edota emakumearen ela feminismoaren inguruan duen iritziarengatik. Interesgarriak eta oso baliagarriak bai batzuen eta baita besteen iritziak ere, hainbestetan idorra den gure literaturaren baitan. Baina adarrek ez digute oztopatu behar zuhaitzaren ikuspegi arokorra, eta Patziku Perurenaren lan bikaina ez dugu ahaztu behar, bai ikertzaile moduan eta baita zirikatzaile bezala ere. Gerokoak gero, eta norberak besteen etxeaz trufa egiten duenean, zirikatzailea zein zirikatua sentitzen denak kontuak atera ditzala zergatik sentitzen den gisa horretan.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez