kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Un ange passe -Isilaldietan- / Pello Lizarralde / Erein, 1998

Isilunen atzean Javier Rojo / El Correo, 1998-11-18

Pello Lizarralde idazle berezia da euskal literaturaren munduan. Giro literariotik aparte samar, mundutxo hori noizean behin astintzen duten edalontziko ekaitzak saihestu eta bere bideari jarraitu dio. Bitartean idatzi eta zalapartarik gabe interesik handieneko lanak argitaratuz doa. Liburu honetan lau narrazio bildu ditu, eta lauek ezaugarri bera erakusten dute: ikusi egiten dena, entzun egiten dena, hau da zentzumenez jasotzen dena kontatzen da, interpretaziorik egin gabe; gertaerak azaltzen dira, baina gertaeren atzean dagoena jakinarazi gabe. Gauzak horrela, kontakizunek batzutan hotzak dirudite. Giro honetan, isilaldian gordetzen dena, esan edo ikusten ez dena misterio handia suertatzen zaio irakurleari eta, horrenbestean, edozein ekintzaren atzean (denik eta ekintzarik arruntena ere) zerbait bitxia dagoelako inpresioa uzten dio, zerbait bitxi eta misteriotsu hori zehazki zer den jakitera inoiz heltzen ez den arren. Pertsonaiak, bakardade neurrigabe batean galduta bezala, beti orainaldiaren kateez lotuta daude, ez baitute iraganik ez geroaldirik. Hauek isilaldien lainopean izkutaturik agertzen dira. Gero eta nabarmenagoa iruditzen zait Pello Lizarralde gure artean dagoen idazlerik onenetako bat dela, liburu hau lekuko.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak