kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Izu zinezkoak / Askoren artean / Alberdania, 1998

Izuaz beste Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-11-21

Liburu hau, berezia inondik inora, Alberdania etxeak kaleratu duen sail berri batekoa da. Sailaren zuzendaria Joxerra Gartzia dugu, eta izena “Zerberri”. Irakurleak jakingo duenez, komunikabide guztietan informazio konplitua agertu izan baita, duela gutxi Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Astea antolatu zen Donostian bertan , arrakasta handiz, dena esan behar bada. Liburu honen argitalpena aste haren barruko ekitaldietako bat izan zen.

Sei idazle (Harkaiz Cano, Edorta Jimenez, Itxaro Borda, Juan Garzia Garmendia, Miguel Sánchez Ostiz, Anjel Lertxundi) eta ilustratzaile bat (Antton Olariaga) bildu dituzte liburuan. Bakoitzak bere estiloa du, noski, baina badira denek, edo gehienek, ukitzen dituzten gaiak.

Bata, nagusia esango nuke, zinemari buruzko aipamena da. Ez da arraroa, jakinik zinemaren garrantzia izua zabaltzeko orduan. Edorta Jimenezen testuak argia dakar gai horri buruz. Esan daiteke saiakera bakarra dela liburuan, eta zinemaren eraginean oinarriturik, gainera. Izenburua ere aski adierazgarria da: “Gogoeta-oharrak beldurrezko zinemari buruzkoak”. Egia da belaunaldi batentzat, neu ere bertan sartzen naizela, zinema-aretoa izan dela sofrikario guztiak, izu guztiak, gauzatu izan diren tokia. Gurean, literatura beranduxeagoko kontua izan baitzen.

Bigarrena haurtzaroari buruzko aipamena da. Benetako izuak haurtzaroan aurkitzen baitu bere atsedengua. Juan Gartziaren ipuinak, “Hitzaldi” izenekoak hain zuzen, lurralde hura berreskuratzen du, memoriaren ariketa aurrera-atzerako batez. Harkaitz Canok izuen katalogo luzea erakusten digu: “Bertigoa”, “Sentimenduak adierazteko beldurra”, “Gauari beldurra”, “Bestaldeari beldurra”, “Irabazteari beldurra”, “Itsasoari beldurra”, “Bizitzari beldurra”, “Bizirik lurperatua izateari beldurra”.

Itxaro Bordaren ipuina, “Odolaren Zorra”, izu metafisikoaz da, izugarria bere horretan. Miguel Sánchez Ostizena, Inazio Mujika itzultzaileak “Ilunbeltzak Jitoan” izenburua jarri diona, izu komikoaz da, barregarriaz. Anjel Lertxundiren testua erdibidean dago, saiakeraren eta ipuinaren artean. Literarioa da oso.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak