« Estiloa dela-eta | Bizitza zaila »
Ostegun izan zen gizona / Gilbert Keith Chesterton / Ibaizabal, 1998
Gizon etikazalearen emaitzak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-09-19
Chestertonek toki garrantzitsu eta gailurra du nire liburutegian: Cunqueiroren atzetik alfabetoaren arabera; galiziarraren pare, ordea, ez gorago ez beherago, literatur mailan, eta ez da gutxi. Bestalde Gilbert Keith Chestertonen bizitza bera ere, lagun zein etsaiei sinestera, ekaitzaren antzekoa izan zen. Idazleari buruz esaten dituzten kontuen artean aipa dezadan erlijio katoliko apostolikora bihurtu zela 1908an, 34 urte doi zituela, eta harrez gero erlijio horren defendatzaile sutsu izan zela, herexeen mailu alegia. “Ortodoxia” liburua da horren adibide garbiena. Nobela bat balitz bezala irakurtzen da. Gairik delikatuenak ukitzeko, gairik metafisikoenei buruz bere teoriak azaltzeko, Chestertonek metaforak, konparazioak, parabolak erabiltzen ditu. Erlijio kontuan egindako aldaketa paradoxa batez azaldu zuen: “Haur azkarrek egiten duten moduan, nik ere aurre hartu nahi izan nion neure garaiari; haien antzera aurre hartu nahi izan nion neure denborari, hamar minutu gutxienez. Eta zertarako? Azken finean mila zortziehun urte atzetik nenbilela konturatzeko”.
Ostegun izan zen gizonak irakurketa bat baino gehiago ditu. Batzuentzat abentura nobela soil da, oso dibertigarria eta errealitatearekin zerikusi handia duena. Ez alferrik Chestertonen nobela hau aipatua izan da Roldanen kasuaz hitz egiterakoan. “Lapur bat poliziaburu”, espantatuka oihu egiten zietenei erantzuteko modua. Izan ere, abentura bat balitz bezala irakur daiteke. Baina beste irakurketa batzuk ere posible dira. Juan Garzia Garmendiak hitzaurrean bertan bat baino gehiago azpimarratzen ditu, Borgesen aipu eta guzti. Niri gehien interesatzen zaidana, ordea, metafisikoa da. Nobela parabola handi eta eskerga balitz bezala hartu, eta ondorio filosofiko eta etikoak atera. Liburu handia baita Chetsertonen hau, bere azaleko itxura koskorrean. Etika zertan den azaltzea du helburuenetako bat.
Itzulpen ederra egin du Juan Garziak. Itzulpenetik itzulpenera horrek ere proposamen estetiko ezberdinak planteatzen dizkigu. Lehengoez gain beste batzuk eransten dituela esan nahi dut. Hala ere, aitortu beharra dago, badakiela testua bere horretan euskarara ekartzen, itxuraz lan eta neke handirik gabe.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez