« Ero txikien literaturaren inguruan | Zaharra eta berria »
Bizitza lanbide / Cesare Pavese (Maite Lopetegi) / Ibaizabal, 1997
Bizitza zaila Javier Rojo / El Correo, 1998-09-23
Ibaizabal editorialak Cesare Pavese (1908-1950) idazle italiarraren Bizitza lanbide (“Il mistiere di vivere”) liburua eskaini digu, Maite Lopetegiren itzulpenean. Lan bitxia, zirraragarria, liburu hau. Idazleak 1935.etik hil arte egindako egunkari pertsonal honetan bere pentsamenduen bilduma jartzen digu begi aurrean, beti ere kontzientzia kritiko zorrotz baten galbahetik iragazita. Batzutan literaturaz eta idazteaz aritzen da. Bestetan, politikaz, erlijioaz… baina gai hauen guztien atzean bizitzari buruz ari da, etsipenez beteriko ikuspegi batekin (“Ez sufritzeko dena sufrimendua dela etsi beharra dago”, 170. orr.; “Bizitzaren sekretua, azken finean, erarik mingarrienean falta duguna edukiko bagenu bezala jokatzea da”, 274. orr.). Tentsioz beteriko liburua, irakurleari denbora eta arreta eskatzen dizkiona. Irakurlearen aldetik elkarrizketa (edo eztabaida) behar duten orrialdeak, batzutan ados egoteko, bestetan haserretu eta kontra jartzeko. Edonola ere, ez da denbora pasarako irakurgaia. Hori nahi duenak ez dezala testu horrek erakusten dion amildegian begira. Baina irakurleak ulertu nahi badu XX. mendeko gizakiaren larridura historiak inposatzen dion mundu ulertezin honen aurrean, liburu hau nahitaezkoa da.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi