« Bizitza zaila | Liburu ederra »
Oraingo gazte eroak / Joxe Azurmendi / Luma, 1998
Zaharra eta berria Javier Rojo / El Correo, 1998-09-30
Joxe Azurmendik Nemesio Etxaniz abiapuntutzat hartu du zaharraren eta berriaren arteko borrokaren azalpen berri hau egiteko. ETA sortu zen garaian, Nemesio Etxaniz, gizon tradizionala, baina bestaldetik irekia ere, ezinegonean aurkitu zen “gazteek” irudikatzen zuten egoera berriaren aurrean. Baina historia errepikatu egiten da, omen, eta badirudi gaur ere egoera berdintsuan gaudela, gazteok zer nahi duten ere ulertzen ez dugularik. Diktaduratik demokraziara iragan gara, baina funtsean eskemak ez dira aldatu eta kultur ereduek bere hartan jarraitzen dute. Gai honetaz aritzean merituak aitortu behar zaizkio Joxe Azurmendiri: filosofiaren eta kulturaren jakituria zabala (liburuan gai hauek dira nagusi); edota honelako arazo korapilatsuak erabiltzean ulergarria izateko abilezia. Zeren euskararen erabiltzaile trebea baita, batzutan, hitzak esku artean dituelarik, piskat prestidigitadorearen jokua egiten badigu ere: hitzekin liluratu, hitzen atzean izkutatzen dena azaldu gabe. Honetan dago, nire ustez, liburu honen giltzarria, askotan irakurleak lerro artean miatu behar baitu filosofiaren amaraunean ez itotzeko. Zeren gogoratu behar da zaharraren eta berriaren arteko dialektikan, beti, ahal dena dela sintesia.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez