« Zaharra eta berria | Espioi euskalduna »
Euskal erromantzeak - Romancero vasco / Antonio Zavala editorea / Auspoa, 1998
Liburu ederra Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-10-03
Aspaldian argitaratu den libururik ederrena dugu Antonio Zavalaren “Euskal Erromantzeak” hau. Ez da lehen aldia poesia-mota hori (kritikari batzuek konta-poesia deitzen diote) biltzen eta kaleratzen dela. Asko dira orain arte argitaratutakoak: Sallaberryrena esaterako; “Euskal Baladak” izenekoa ere bada, Maria Goyri Mintegiak kaleratutakoa, eta beste batzuk. Jende asko aritu izan baita handik eta hemendik testu zaharrak biltze-lanetan gure herrian eta antologia ederrak ere utzi dizkigutenak dira. Azkue, Manuel Lekuona, Patri Urkizu, aipatuko nituzke, ezagunen artean, baina bada ezezagun mordoska bat ere: Gorostiaga, Riezu, nahiz lan mugatuagoa egin zuten hauek, eta beste batzuk.
Hitzaurrean bertan aipatzen dizkigu Antonio Zavalak berezko estiloaz bera lan mardul hori egitera bultzatu zuten arrazoiak: “Ni, beintzat, bertso zaarrak biltzen asitakoan, bertso-sail ezezagun bat eskuratzen nuan bakoitzean, ariketa berri bat egin banu bezela poztutzen nintzan. Baita liburu zaarren bat billatzean ere. Une gogoangarriak ziran aiek benetan. Bertsolarien emaitzak izan oi ziran geienbat jasotzen nituanak: Xenpelar, Txirrita, Bilintx, Otaño eta abar. Baiña noizean bein arrituta gelditzen nintzan, eta beste euskaltzale askori ere berdin gertatuko zitzaiela uste det. Bildutakoa beste poesi-mota bat baitzan. oso errikoia bera ere; baiña egitura oso ezberdina zuana. Zer zan ura?”
Jakinminak bultzaturik ekin zion biltze-lanari, txinduarriaren moduan jardunez gainera, zegoena jasoz eta ez zegoenaren bila abiatuz. Horrela osatu zuen bilduma hau. Bertan daude erromantzerik kantatuenak, garrantzitsuenak beraz; izan ere herri-oroimenak oriandik ahaztuak ez baditu, zerbaitegatik iznago da: baliozkoak diren seinale. Aldaera eta guzti daude jasota, musika-doinu eta guzti. Eta horrekin batera Antonio Zavalak erromantze bakoitzari buruz idatzi dena dakarkigu, bibliografia moduan erantsiz. Euskaraz ez dakienak ere badu liburuari hurbiltzeko modua, ondoan gaztelerazko itzulpena dutela ageri baitira erromantzeak.
Hasieran esan dut liburu ederra dela. Eskuan hartu, ikusi eta dastatu. Nahikoa da hori liburuaz gozatzeko.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez