« Kronika bitxia | Haurtzaroa biluztuz »
Koaderno handia / Agota Kristof (Eskarne Mujika) / Alberdania, 1997
Gerraren ondorengoak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-05-02
Gerraren ondorengoa zer den jakin nahi duenak irakurtzea besterik ez du Agota Kristofen Koaderno Handia. Euskaraz irakurri nahi duenak aukera aparta du, oso polita baita Eskarne Mujikaren itzulpena. (Euskara ederra duela esan nahi dut.) Gerra aipatu dut, eta nahita izan dela aitortu behar, gerrari buruzko testurik gordinen eta ankerrana baita (gerraren kontrakoa alegia), nik dakidala, Agota Kristofen hau. Askotan aipatu izan dira gure artean gerrak dituen abantailak, gerrak heroe izateko ematen dituen aukerak, eta batzu-batzuk ere iritsi dira gure gerrarik ezaz tristatzera. Gerrak, gehienetan, gizon-emakumeen alderik gaiztoena erakusten du.
Hala ere, liburuan ez da gerraren aipamen handirik egiten, baina gerra badago. Egia esan, Agota Kristofek bizkien istorioa kontatzen duenean ez du zehaztasun handirik ematen. Hiri Handia aipatzen du (Köszeg, Austriarekin ia mugan dagoen hiria), Hiri Txikia aipatzen du, (Kristofen familia gerra amaitu baino urte bete lehenago joan zeneko herriska). Apenas xehetasun askorik ematen duen. Idazleak berak geroago, liburuak arrakasta izan eta urte batzuetara, esan zuenez, ez zen bere asmoa nobela historikoa egitea. Irrealtasun giroa sortzea zen interesatzen zitzaiona. Horregatik bihurtzen nobla hau sinbolikoa.
Agota Kristofek, 1935.ean jaioa baita, txikia zela ezagutu zuen gerra. Alemaniarrek Hungarian egindakoa bizi izan zuen, baita sobietar soldaduek geroago egin zutena ere. 1956.ean Austrian jarri zen bizitzera. Azkenik Suitzan, eta han ikasi zuen frantsesa.
Koaderno Handiko argumentua ez da nahasia. Atal laburretan dago banaturik. Bakoitzean gertaera azpimarragarriren bat kontatzen da. Protagonistak, esan dugun bezala, bi anaia bizkiak dira, ankerrak? eroak? (ez heroeak) direnak. Umeek kontatzen dute ikusten dutena. Nobelak, azken finean, ez du laguntzen ongiaren eta gaizkiaren arteko mugak zehazten. Baina ondorio gisa atera daiteke, gauza guztiek bezala, umeak ere, gerra garaian, izan daitezkeela helduak bezain gogor eta bihozgabe.
Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart
Gorka Bereziartua Mitxelena
Ez-izan
Jon K. Sanchez
Aiora Sampedro
Pleibak
Miren Amuriza
Jon Jimenez
Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien
Asier Urkiza
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Nagore Fernandez
Jakintzaren arbola
Pio Baroja
Aritz Galarraga
Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi
Hasier Rekondo
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Baden Verboten
Iker Aranberri
Paloma Rodriguez-Miñambres
Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi
Mikel Asurmendi
Dolu-egunerokoa
Roland Barthes
Asier Urkiza
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Nagore Fernandez
Zero
Aitor Zuberogoitia
Jon Jimenez