« Euskaldun zertarako? | Bizitzen ahalegindu »
Finzi-Continitarren lorategia / Giorgio Bassani (Koldo Biguri) / Ibaizabal, 1998
Ferrarari begira Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-04-18
Beste askotan bezala, niri dagokidanez, zinemak aurrea hartu zion liburuari. Ez naiz gogoratzen nor zen zuzendaria. Oraintxe bertan izen-botatzen hasiko banintz ere, ez nuke aktoreenik bat bera ere asmatuko: Sofia Loren? Marcello Masroianni?… Eszena batzuk, lausotan bilduak ikusten ditut, baina hiria oso garbi ageri zait: Ferrara. Il giardino dei Finzi-Contini zen pelikularen izena, eta Bassaniren izen bereko nobela bat hartua zuen oinarritzat. Harrez gero, Ferrara eta Bassani, hiria eta idazlea, biak batera agertzen dira nire irudimenean. Ezin ditut irudikatu bata bestea gabe. Hara joana ez naizelako, seguru asko.
Geroxeago jakin nuen nor zen Bassani. Nobelagile klasiko guztien antzera, bere mundua, gehienetan, mudu erreala da: Ferrarako mundua; eta haren gogoetak, nahiak, etsipenak, idazle izateko grina barne-muinetan piztu zioten irudi handi zein txikiak, judutartasunari eta judutar munduari lotuta daude. Nobela, esaterako, Ferrarako judutarrek pairatu zutena kontatzen hasten da. Hala ere, doinu tragiko hori, judutarren kontrako garbiketa etnikoak markatzen duena, areagotu egiten da nobela aurrera joan ahala. Baina tragediarekin batera, toki handia hartzen du lirismoak, mundu galdu bat berreraikitzeko lanetan, oroimena lagun dutelarik, poetak bezalakorik ez baitago. Nobelako protagonistak berak ere, poetak izaki, edertasunaren zorian erortzen dira errazago, herioaren patuan baino. Hala ere, azken patu hori onartu egiten dute, beren mundua amaitu dela jakinik, lorategiko arrosak eihartu direla dakiten bezala.
Hori guztia, Koldo Biguriren itzulpena medio, irakurriko du liburuaren loditasunak beldurtzen ez duen irakurle euskaldunak, izan ere, oraindik batzuk-batzuk geratzen baitira. Hala dut aditua.
Bassani, liburuko protagonistak bezala (Micòl eta Giorgio, idazlearen alter egoa), poeta da. Poesia idazteari ekin zion, nobelari baino urte batzuk lehenago. Lirikortasun hori isuri zuen bere nobela eta ipuinetan, gehienak Ferrara dutela leit-motiva, eta inspirazio iturri.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez