« Miranderen omenez | Ferrarari begira »
Euskararen ostarteak / Juan San Martin / Erein, 1998
Euskaldun zertarako? Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-04-10
“Hizkuntz zaletasunak berez dakar hizkuntzenganako kezka eta ardura”, da liburuko lehen esaldia. Hitzek berek adierazten dute, ezerk baino hobeto, nondik nora doan liburu hau. Euskara du sorburu; euskara, helburu, eta bidean hausnarketa erdi-historikoa, erdi-literarioa, euskararen iragan, orain eta geroari buruz.
Hiru atalek osatzen dute. Lehena, aitzinsolasaren gisa idatzia, gogoetatsua da. Juan San Martinek, biografia-printzez jantzirik, “euskaldun” zergatik egin zen azaltzen du. Askotan errepikatzen da galdera liburuko orrrialdeetan barrena, obsesiboki eta tematsu. Dena dela, hala uste dut, euskararen inguruan gabiltzanok behin baino gehiagotan egin duguna da. Pentsa daitekeen bezala, bakoitzak bere arrazoiak eta aitzakiak ditu, baina funtsean biografia da erabakigarri; esan nahi dut, bakoitzak bizi izandako egoerak, bakoitzaren eskarmentuak, egin gaitu euskaltzale.
Anekdota gisa kontatua bada ere, adierazgarri samarra da San Martinek horretaz esaten duena. Soldadutza garaian, amari gutuna idazteko ggoa zuelarik, konturatu omen zen euskararen beharraz. Ondo aztertuz gero, mila horrelako daude kontatzeko gurean ere. Anekdotak alde batera utzita, liburua irakurri ondoren, Juan San Martin gizon jantzia dela esan behar, ez euskara-gaian soilik, gai askotan baizik. Irakurle amorratua, ondo ezagutzen du garaiko literatura. Bigarren atalean, esaterako, azterketa modukoa ekartzen digu, bertan azalduz antzinatik gaur eguna arte euskararekin gertatu dena, euskarari buruz idatzi dena, alde zein kontra. (Irakurri Unamunori buruz liburu honetan idatzitakoa.) Abertzale izanik, euskara ez dakiten politikariak kritikatzen ditu, beraiek mintzatzen ez diren hizkuntza (euskara alegia) besteak mintzatzera behartu nahi dituztenak.
Azken atala da, nire iritzian, sakonena eta erakargarriena. “Euskaldun zertarako?”, galderari zuzen erantzuten saiatzen baita Juan San Martin, euskararekiko amodioa eta euskararen aldeko arrazoiak, biak pare-parean ipintzen baititu.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro