« Jasone Osoro, ahots xamur bat gure literaturan | Euskaldun zertarako? »
Jon Mirande Orhoituz (1925-1972) / Jon Mirande / Gipuzkoako Foru Aldundia-Donostiako Udala, 1997
Miranderen omenez Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-04-04
Duela gutxi, Jon Miranderi eskaini zitzaion omenaldiaren barruan, Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Donostiako Liburutegi Nagusiak, Jon Miranderi buruzko liburu hau argitara eman zuten, Patri Urkizuren gidaritzapean. Bertan, hainbat datu eta xehetasun emateaz gain (Patri Urkizuk berak prestatutakoak) saio interesgarri bat dator, Aurelia Arkotxarena, hain zuzen. “Mirande eta Thanatos: heriotz heroikoa” du izenburua. Aurelia Arkotxak nazional-sozialismo alemaniarrak Miranderen pentsamentuan izan zuen eragina aztertzen du. Ez da kontu berria, lehendik datorren soka baizik. Askotan leporatu izan baitzaio Miranderi bere ideologia faszista. Ez da bakarra gure Mirande horretan. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Ezra Pound, antzeko salaketa medio, kartzela eraman zuten. Gogorragoa izan ziren Celine edo Drieu La Rocheleren kasuak. Nekez onartuak izan dira, bi azkenak, idazleen sozietatean, hain libre, tolerante eta kirrikirria bera. Jung-i, pentsamentu gogor eta hiltzailean sartzeko merito gehiago eginagatik, aiseago barkatu zaio, bizitza luzeagoa izan duelako apika. Esan nahi dut, Arkotxaren saioarekin ados egonik ere, poetetan gutxienekoa dela ideologia. Garrantzitsuena idatzitakoa da (poesia alegia), poesiak salbatuko baitu poeta, ezerk (edo inork) salbatzekotan; edo Goethek bere garaian esaten zuen moduan: “poeta baten pekatuak txikiak dira inondik ere”. Pekatu txikiak eta sufrimentu handiak. Arkotxaren saioan ere aipatzen da nola moldatu zuen nazional-sozialismoak heriotzaren gaia eta nola hartu zuen Mirandek gai hori. “Eresi” eta “Gudu abestia” poemak aipatzen ditu Arkotxak. Lan interesgarria da, Mirandezale denak irakurri beharko lukeena.
Liburuxkak, antologia denez, badakartza Miranderen lanak: batzuk argitaratuak izan zirenak bere garaian; beste batzuek, berriz, lehen aldiz ikusten dute argia. Bereziki interesatu zaizkit Mirandek itzulitako poemak, haren irakurketak zein ziren adierazten baitu ekintza horrek: Nietzche, Garcia Lorca, Allan Poe, Bing Crosby, John Keats, Goulven Pennaod, Von Hoffmannsthal, Kafka, Schiller, Txernikhovsky.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi