« Iraultzarekiko pasioaren haria | Kronika bitxia »
Ahotsik behartu gabe / Bitoriano Gandiaga / Erein, 1997
Bizitzen ahalegindu Javier Rojo / El Correo, 1998-04-22
“Ni egunerokotasunaren barruan bizi nauk eta esparru honen barrukoa toreatzearekin nahikoa zeukaat ia beti” (84. orr.). Bitoriano Gandiagaren esaldi honek defini dezake oso ondo zein den bere eginkizun poetikoa. Ahotsik behartu gabe antologia berezia da. Alde batetik, 1963.etik 1989.era bitarteko zenbait poema biltzen dituen liburu bat; bestetik idazleak berak poema horietako batzuk errezitatzen dituen disko konpaktua. Idazleak ez ditu hemengo poemak bere liburu ezagunenetatik hartu; izan ere, argitarapen oso mugatuetan agertutakoak edo inoiz argitaratu gabeak dira poemok. Idazleak berak hitzaurrean esaten du lehengo poemak eta gerokoak konparatuz gero ez diruditela idazle berak eginak. Hasierakoetan naturalezaren goraipamena eta honek sortzen dion zirrara agertzen dira. Gerokoetan, bizitza arrunteko gertaera xumeak erabiltzeko joera erakutsiko du; edota, noizbait, gai politikoak ere bai. Teknika-estiloetan ere halako aldaketak antzeman ditzakegu. Metrika tradizionaletik eta estilo erretoriko batetik, metrikaren aniztasunera (bertso libreak barne) eta itxuraz behintzat prosaikoagoa den estilora lerratzen da bere poesia. Poeta honen ibilbidea ezagutu ahal izateko liburu hau benetan interesgarria dela pentsatzen dut.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi