kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Pasionaria / Alberto Barandiaran / Elkarlanean, 1998

Iraultzarekiko pasioaren haria Mikel Aldalur / Euskaldunon Egunkaria, 1998-04-18

Inor gutxik jarriko du zalantzan Dolores Ibarruri, Gallartan jaiotako emakume handia, Euskal Herritik kanpora ere mende honetako emakume garrantzitsuenetako bat izan dela. Elkarlanean argitaletxekoek behintzat ez dute ezbairik eta, beraz, ederki asmatu dute lehendik ere oro har pertsonaia interesgarriekin osatzen ari den Biografiak sailera bizkaitarra ekartzearekin.

Ibarruriren biografia idazteko ardura Alberto Barandiaran kazetariak hartu du. Hau da altsasuarraren lehen liburua. Ibarruriri buruz genizkienak Barandiaranen lumak osatu dizkigu liburu labur baina interesgarri honetan. Jakin dugu, esaterako, Ibarruri meatzari-sendi batean jaio zela eta zapalketa eta esplotazio soziala gaztegaztetatik ezagutu zituela. Ibarrurik, beste askok bezala, komunismoan aurkitu zuen injustizia horiek konpontzeko bidea. Barandiaranek, ordea, liburu honetan ez du bildu Pasionariaren ibilbide politikoa bakarrik. Pertsona gisa hurbildu zaio Barandiaran politikari bizkaitarrari, eta hurbilketa hori gertatzen da liburua xarmangarri egiten duten arrazoietako bat. Ama izatea, gizonekiko harremanak eta erbestealdi luzeko herrimina, esaterako, ederki islatuak gelditzen dira liburuan, eta irakurleari biografiatuarekiko adiskidetasun konplizea sortzen diote.

Argitaratzaileek liburua hedatzeko bidalitako oharretan adierazi bezala, “pasioz beteriko bizitza izan nuen Ibarrurik, eta pasio beraz irakurtzen da Alberto Barandiaranek idatzitako biografia hau”. Argitaratzaileen hitzetan beharbada ez du sinesgarritasunik horrelako baieztapenak. Guri, ordea, sinetsiko diguzuelakoan gaude. Egia baita liburu ederra dela Pasionariaren biografia hau. Dolores Ibarruriren ametsak bezain ederra.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak