« Haur literaturaz | Alanbretik jauzika »
Hemeretzi ipuin / Hans Christian Andersen (Martxel Eguen) / Ibaizabal, 1997
Iraungo duten ipuinak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-02-21
Euskaraz irakur daitezkeen libururik politenak beste edozein hizkuntzatatik itzulitakoak dira aspaldi honetan. Badakit zenbait euskalduni datu horrek ez diola ezer esaten, nahiago dutela euskarazko produzio propioari lotu, nor bere lurrari lotzen zaion bezala, inolako goi-asmorik gabe. Egia esan, ez zait gaizki ere iruditzen delako joera hori, euskarak irakurleak behar baititu. Baina hobea litzateke irakurle jakitunak balitu era berean, alegia erdal hizkuntzetako literaturaren jabe, haietan baitaude gaurko eta aspaldiko maisuak. Tamala litzateke, gainera, itzulpegintzan egiten ari den ahalegin neketsua alferrik galduko balitz, irakurlerik ezean. Badakit, hortik zehar dabilen libelo famosoan, euskarari berari leporatzen zaizkiola itzulpen zailaren hobenak, eta ez euskaldunari. Hori beste kontua da, ordea, zerikusirik ez duena ez literaturarekin ez euskararekin. Gehiago esango nuke, egiten duen diagnosi modukoak ez du zerikusirik errealitatearekin.
Itzulpen politak atera baitira aspaldi honetan. Eta baieztapen hori frogatze aldera, irakurtzea betserik ez Andersenen Hemeretzi ipuin hauek. Izenburuak ematen dit hozkia, zenbakiaren inpertsonaltasun eta hotzak gogogabetu egiten bainau gehienetan. Nik ditudan bertsioetan ohikoagoa da ipuin baten izenburua jartzea bilduma osoaren erakusle eta adibide: Urretxindorra, esaterako, apalean ondo gordeta daukadan alemanierazko edizioan bezala. Baina ez gara hemen hasiko kargu ematen Martxe Eguen zomorropean ezkutatzen diren itzultzaileei, lan polita egin baitute. Andersenenak, dena dela, ipuin ezagunak dira. Gaur arte iraun dute eta hori seinale ona da; esan nahi du ipuinak ez direla nolanahikoak. Zenbat ipuin dira bidean geratu direnak? Zenbat euskal ipuin zahar galdu dira, inork jaramonik egin ez dielako, bazter batean ahazturaren hautsak eta pipiak janda? Guk Azkue eta abar izan ditugu, baina ez Andersenik, ipuinari bere duintasuna emateko. Ez baita bakarrik jasotzea: lantzea ere bada, bizi berria ematea, literatura egitea, azken finean.
Hemeretzi ipuinetatik aukeran ondorengoak hartuko nituzke, nire bilduma pertsonalean toki ederra irabazia baitute: Urretxindorra, Sirenatxoa, Ahatekume itsusia, Beruenzko soldadu irmoa… Horiek izan dira (berriz) irakurri ditudan aurrenak.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria