« Ipuin luze eta ederra | Iraungo duten ipuinak »
Haur eta gazte literatura / Xabier Etxaniz / Pamiela, 1997
Haur literaturaz Javier Rojo / El Correo, 1998-02-18
Xabier Etxaniz idazle ezaguna da haur literaturaren munduan, genero honetako liburuak idazten buru belarri aritzen baita aspaldian. Orain, ordea, liburua ez dagokio genero honi, gaia alde batera utzi ez duen arren. Izan ere, lan honetan Xabier Etxaniz haur eta gazte literaturaren generoa mugatzen saiatu da. Hasiera batean idazlanetan oinarritu da eta lan horiek nondik datozen aztertzen du. Haur eta gazteentzat bereziki idatzitako idazlanak, haurrek berenganatu dituztenak eta folklorea: hauexek dira Etxanizek seinalatzen dituen jatorriak. Baina hemen ikerketak bere ekarpen behinena ematen digu, harreraren estetikan oinarritu delarik. Idazlanak berak hain desberdinak direlarik, lan horiek irakurtzean literatura bihurtu dituzten haurrei zuzendu die begirada eta honek haurren ezaugarriak aztertzera darama. Puntu honetan, teoria guztiak azaldu beharrak piskat aztora dezake gai honetaz gauza handirik ez dakien irakurlea, nahiz-eta eskertzekoa den idazleak bere saiakera irakurgarri eta entretenigarria izateko egiten duen ahalegina. Gauzak honela, haur literatura zer den baino, zer izan behar den aztertuko du batez ere. Dudarik gabe, gaiari heltzeko hartu duen ikuspuntu berri honetan du liburu honek bere baliorik handiena.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria