kritiken hemeroteka

8.689 kritika

« | »

Kristo Ebolin geratu zen / Carlo Levi (Koldo Biguri) / Alberdania, 1997

Gogoeta etikoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-09-20

Kristo Ebolin geratu zen izeneko nobela kutun modukoa izan zen garai batean, gazteleraz argitaratu eta berehala. Garai ezberdinak ziren, noski, eta gaur baino errazago irakurtzen ziren Italiatik zetozen liburuak, gaur baino aiseago irentsi ere handik hona trimulka zetozen ideiak ere. Carlo Leviren nobela, esaterako, ezin daiteke irakurri huts-hutsean, berekin baitakar, huntzea harriari itsatsita bezala, konpromezuarekiko gogoeta etikoa. Ahazten ez den liburua da horregatik, orrialde bakoitza giro sozialaren eta egoera ekonomikoaren salatari baita. Egongo da seguruaski, irakurketa literarioa soila egingo duenik, sakonean gehiegi sartu gabe, eta huts egingo du liburua ulertzerakoan.

Pelikula ere badago, italiar errealismo peto-petoaren eredukoa gainera. Gogoratzen naiz nobelako orri asko etorri zitzaizkidala burura filmea ikustean, zehatz jasotzen baitu hark nobelako letra, eta hori ez da beti gertatzen. Filmearen hasiera ere oraindik tinko daukat grabaturik. Gizon bat autobus zahar batetik jaisten da, maleta bat eskuan eta bi karabinero atzetik. Horrela hasten da filmea, eta horrela nobela. Filmean ikusi egiten da Carlo Levik idatzitakoa. Paisaia lehorra, zuhaitzik gabea, eta muinoak eta muinoak lerratzen bata bestearen ondoren, zeruertzeraino. Berehala jakingo dugu gizon hori Carlo Levi bera dela, hiritik herrira deserriratua.

Liburua, eta egilea ere bai, ez dira behar bezala baloratuak izan. Oraindik irakurle dexente dago Carlo eta Primo bata bestearekin nahasten dituena. Hala ere balore literario handiak ditu: idazle distiratsua izan gabe, indar izugarria du. Ikusten duena kontatzen du, beste inork inoiz kontatu ez balu bezala, inozentearen xalotasunez kontatu ere. Zehatza da bestalde, bere burua herriko kronistatzat hartu izan balu bezala eta oso ondo sartzen da pertsonaien barne-muinetan, bakoitzaren psikologia ezagutzeko. Sendagilea izan zen eta gizakiari begi aztertzaileez begiratzen zion. Pintatzaile ere bai eta paisaiaren gora-behera guztiak adierazten saiatu zen. Horra hor, labur adierazi, liburuko bi ezaugarri nagusiak: gizakiaren barnean sartzeko zorroztasuna bateko; eta paisaia deskribatzeko ahalmena besteko. Itzulpen ona da. Egia esan, azkenaldi honetan irakurri ditudan euskal itzulpen gehienak zoragarriak iruditu zaizkit, gero eta itzultzaile hobeak baitaude gure artean.

Azken kritikak

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Beste urte batez
Samira Azzam

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Ulhaintsaren negarra
Jon Garmendia

Aiora Sampedro

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Aiora Sampedro

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Esne berriketan
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

Maialen Sobrino Lopez

Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona

Amaia Alvarez Uria

Jai-Alai
Gaizka Arostegi

Jon Agirre

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak