« Gogoeta etikoa | Garai bateko sagardotegiak »
Au poza senti det / Biktoriano Iraola / Sendoa, 1997
Bertsotan Javier Rojo / El Correo, 1997-09-25
Azken gerra karlista amaitu eta foruak galdu ondoren, Euskal Herrian kultur mugimendu interesgarria sortu zen euskaraz, joan den mendearen bukaeran. Kultur mugimendu honen euskarria aldizkariak izan ziren, bertan hainbat lan, kontakizunak, bertsoak eta poemak batez ere, argitaratu baitziren. Esan daiteke kultur mugimendu honen kariaz euskal literaturak bere esparru autonomoa aurkitu zuela orduan, alde guztietatik, ideologia, forma eta gaien aldetik, oso mugatua zen arren. Biktoriano Iraola (1841-1919) kultur mugimendu hori Donostian garatu zuten idazleen taldeko partaideetako bat dugu. Liburu honetan biltzen dira 1880.etik aurrera aldizkari desberdinetan (Euskal-Erria, La Voz de Guipúzcoa…) argitaratu zituen zenbait bertso eta poema. Gai asko erabiltzen ditu idazlan hauetan: Donostiaren goraipamena, gerraren kalteak, heriotza, barre eragiteko bertsoak. Teknikaren aldetik, bertsolaritzaren eta poesiaren erdibidean aurkitzen dira eta ikuspuntu postromantikoa edo erakusten dute. Egia esan, ez dirudi oso idazle puntakoa izan zenik, baina idazlan hauek garapen interesgarria erakusten dute, denboraren poderioz bere lanak askoz aberatsagoak egin baitziren bai errekurtsoen erabileran, bai gaien garapenean.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro