kritiken hemeroteka

8.528 kritika

« | »

Egun denak ez dira berdin / Xabier Etxeberria / Elkar, 2001

“Xalau idatzitako eleberri freskoa” Mikel Asurmendi / Irunero, 2001-05

Egun denak ez direla berdin uste baduzu, gaztea bazara eta literatura gustukoa baduzu, hona eleberri fresko bat. Heldua zarela, bada, Xabier Etxeberria zarauztarrak idatzitako lehen nobela honekin gaztetuko zara. Arin eta trabarik gabe irakurriko duzu eta literaturarekin zaletuko ere bai.

“Egun berri bat daukagu hemen, orain bakarrik behar dugu itxaropena zaindu eta inoiz ez galdu; egun danak ez dira berdin”, dio Delirium Tremens taldearen kantu baten hitzek. Gaztedi baten nortasuna edo soslaia osatzeko hitzpide damaigute berauek.

70ko hamarkadaren erdian munduratu zen euskal belaunaldiaren erretrato xumea egin du Xabier Etxeberria gazteak. Erretrato xumea eta aldi berean benetakoa burutu du, baita asmatu egin ere. Etxeberriak pertsonen baitan gezurra zein handia den agertarazi nahi izan du eta bere helburua erdietsi ere.

“Jada kalean, pauso tinkoz ibili nintzen kutsaduran barrena. Begiak triste nituen, oinetakoak zaharrak eta ez ninduen inork maite. Baina egiteko gauzak nituen. Nicky Belane nintzen ni, ikertzaile pribatua” dio Charles Bukowski idazleak. Eta egiteko gauzak ditu ere Tasio Ardanazek. Eleberriaren protagonistetako bat. Ez lanik, ez neskarik, deus taxuzkorik egiten ez duen 27 urteko gaztea. Ikerle pribatu lanetan hasiko da hartara. Bere ikerketak nobelaren ildo bat betetzen du. Miren tabernari gazteak bestea. Beste protagonista. Bi ildoek abiaburu ezberdina dute eta bat eginen dute nobelaren ondarrean. Artean, heriotza, maitasuna, pertsonaien psikologiak, intriga eta umoreak —beltza nahiz ironikoa— osatzen dute eleberria. Eleberri poliziakoa ere badena.

Ez da gutxi liburuak eskaintzen duena, ez horixe. Erritmo biziz eta idazkera arinaz idatzia. Hitz.batez, idazleak xalo idatzi du, kaleko hizkeraz. Zilegi bekit esamoldea hau erabiltzea: “Eleberria xalau (gatzadun, grazioso, xelebre) idatzia atera zaio Xabier Etxeberria idazle gazteari”.

Bejondeiola! Baita zuri ere irakurle horri!

Azken kritikak

Izena eta izana
Jon Gerediaga

Asier Urkiza

Amok
Stefan Zweig

Nagore Fernandez

Auzo madarikatua
Felix Urabayen

Jon Jimenez

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Amaia Alvarez Uria

Olatuak sutzen direnean
Haritz Larrañaga

Joxe Aldasoro

Bisita
Mikel Pagadi

Mikel Asurmendi

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell

Asier Urkiza

Eresia
Goiatz Labandibar

Nagore Fernandez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Borrero txiki bat
Xabier Mendiguren

Mikel Asurmendi

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain

Jon Jimenez

Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala-Sa

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Profilak (Mugetan barrena)
Amaia Iturbide

Paloma Rodriguez-Miñambres

Paradisuaren kanpoko aldeak
Bernardo Atxaga

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

Hedabideak