« Bikain eta aberatsa alderdi askotatik | Beltzetik ilunera »
Arrainak ura baino / Hasier Etxeberria / Elkarlanean, 1999
Maitasunagatik egin zuen! Igor Estankona / Deia, 2001-05-04
Liburu bat “interesgarria” dela esaten denean adjektibo bigun baten bila ari garela ematen du, irakurtzeak gehiegi merezi ez duelakoan edo, baina gogorregiak izateko asmorik gabe. Hasier Etxeberriaren azken lana (Irun Sariaren bermearekin datorrena) interesgarria dela badiot, ez da lehen azaldu dudanagatik, halaxe iruditu zaidalako baino. Irakurkerta hasi eta segituan hasiz doan susmo bat sortzen du irakurlearengan, kontatzen ari zaigun trama arraro samarra beste zerbaiten zerbitzura dagoela, alegia. Gerogarrenean puzzle horren piezak agertzen hasten dira, eta bigarren plano batean uzten dute ekintza, kontaketaren benetako zioa (eta bertuterik handiena) argitu arte: giza-sikologiari buruzko hausnarketa. Maitale ez oso konbentzional baten izakeran patologia ezberdinak islatzen dira, sentipenen, jeloskortasunaren eta batez ere milurteko berriko gizonezkoaren paper gero eta nahasiagoaren iruzkina eginez. Gizonezko modernoari heroi izatea exijitzen zaio, baina bestalde heroitasun hori modu ahalik eta finenean erakustea eskatzen zaio, paradojikoki. Balentriarik klasikoenak egin behar ditugu, indarkeria erabiliz posible bada, baina gero sentiberak eta suabeak izan behar dugula errepikatzen digute, hori dela gure lekua. Esan barik doa leku gabe geratzen ari garela, Hasier Etxeberriaren nobelako protagonista bezala. Berarekin identifikatzera iritsi gabe sinpatia harreman bat sortu zait.
Modu barregarri baina duin batekin tratatzen du idazleak pertsonaia, azken batean honekin gogorregia izatea bere buruarekin gogorregia izatea balitz legez. Gehiegikeriak, estridentziak, kirtenkeriak, barkamenetako arrazoi unibertsalaren bidez zuritzen dira: maitasuna. Maitasuna delako, azken finean, liburuko esku omnipresentea, galduta dagoenari begira ari denak (irakurleak) beti erreferentzia eduki babar duen fenomenoa. Eta denok dakigu maitasuna iparrorratz zoroa dela, bueltaka ari dena ezer seinalatu gabe. Eta maitasunagatik, maitasunaren erruz edo maitasunari esker egiten direnak zeharo gauza desberdinak izan arren guztiak direla nolabait lojikoak. Ez dagoela patroirik. Hori da liburuaren ekarpen garrantzitsuena eta nik aurkitu diodan irakurketetako bat. Ez da gustura irakurtzen den liburua, idazkera fresko eta zirraragarrien bila bazabiltza ez dituzu hemen aurkituko. Baina merezi du azalean ez geratzeko ahalegina egiteak.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez