kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Enaz banaz / Xabier Amuriza / Bertsolari Liburuak, 1999

Bikain eta aberatsa alderdi askotatik Juan Luis Zabala / Maxixatzen, 2001-05

Biografia, autobiografia eta antzeko liburu asko ari da argitaratzen azken aldian gure artean, baina gutxik dute, nire ustez, Amurizaren Enaz banaz-ek duen etorri emankorra eta indar zirrara-eragilea. Badira egilearen barru-barruko egiei bideak zabaltzen dizkieten liburuak, eta hau horietako bat da. Prosa bizi eta gozatsuan egiten du gainera hori, bizkaiera batu ezin samurragoan.

Bertsolaritzak azken 25 urteetan bizi izandako bilakabide itzelaren berri ematen du liburuak, bilakabide horren gidari eta bultzatzaile nagusietako baten ikuspuntutik gainera. Bertsozale batentzat, beraz, liburu hau irakurtzea perretxikotara lekua zein perretxikoak oso ondo ezagutzen dituen lagun batekin joatearen parekoa da; gozamenaren eta jakituriaren boltsa beteta etxeratzeko ziurtasuna du irakurtzen hasi aurretik ere.

Ez dago derrigor bertsozalea izan behar ordea Enaz banaz-en irakurketarekin gozatzeko. Bizkaiko herrialde txikietan 60ko hamarkadan bizi zen giroa, Azkoitian bizi izan zenaren oso antzekoa alderdi askotan, jakina oso modu atseginean dago jasoa liburuan, hainbat nobela ederren inbidiarik ez izateko moduan.

Alderdi sozio-politikoetatik haratago, abentura pertsonal baten kontaketa den aldetik ere edozein irakurle gozarazi eta asetzeko modukoa da liburua. Amurizak 1980 eta 1982ko Bertsolari Nagusietan txapel bana jantzi ondoren sufritu behar izan zuenaren kontaketak Franz Kafkaren narratiba ekarri dit niri behintzat gogora. Gregor Samsa gizarajoa ez zen Amuriza baino askoz okerrago sentituko.

Balio asko ditu, beraz, liburuak, balio horiek guztiek, seguru askorik, iturburu bakarra izan badute ere: zer kontatua eta kontatzeko gogoa duen idazle bikain bat.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak