« Maitasunagatik egin zuen! | Idazlearen mixeriak »
Kontakizunak / Edgar Allan Poe (Koro Nabarro) / Ibaizabal, 2000
Beltzetik ilunera Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-05-05
Edgar Allan Poe. Haren izena entzun edo irakurri orduko zirrara batek jotzen gaitu bihotzean, eta izua igotzen hasten zaigu bizkarrezurrean zehar, burmuinetaraino, eta hor geratzen da tinko; geldirik, eta gaua igarotzen dugu hasperena egitera ausartzeke. Ez da bakarrik E.A. Poeren ipuin asko, tartean liburu honetara itzulirik ekarri duten “Usher etxearen hondamena”, izueragile diren neurrian ezagunak izatea. Gogoratzen naiz behin ipuin hori oinanitzat harturik egindako filma bat ikusi nuenean jasandako egonezinaz; beldurra, izan ere, inork eutsi ezin dion zaldi basa baita: askatasunaren irudi, ez baitago beldurrik gabeko askatasunik. E. Frommek adierazi zuen bezala, beldurra baita askatasunaren pizgarri eta askatasunaren lokarri. E.A. Poeren bizitzak zehaztasunak jakiteak ere ez digu asko laguntzen, beldurrak uxatzeko orduan. Beltzez jantzita beti, belea omen zirudien. Dena
dela, “Belea” izeneko poema idatzi —Baudelairek gorapaitua, poesia modernoaren aitzindarietako baita—, eta iluntasun estetikoa ekarri zuen Modernidadera. Ilunak baitira Poeren gaiak; iluna hark maite izandako paisajea. Irakurri besterik ez dago “Putzua eta pendulua” edo “Amontillado upela” izeneko ipuinak, liburuan daudenak bestalde. “Amontillado Upela” klasikoagoa da bestea baino, eta horregatik seguruenik izan ditu hainbeste itzulpen euskaraz. Ez da ahaztu behar idazleen artean euskaratuenetakoa izan dela, Eganen garaitik hasita. Asko esaten du horrek, euskal itzultzaile edo irakurleei buruz. Eta seguru nago, hemendik aurrera ere, haren lanak, poliki-poliki itzuliak izango direla, Maupassantenak ere itzuliak diren bezala, generoko maisu lanak baitira. Baina haren iluntasuna ez da hor amaitzen soilik. Sinbologia ere iluna zuen Poek; “Karta Ohostua” izeneko ipuinean bezala, jolastu egiten zuen irakurleekin.
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Jon Jimenez
Reset
Aitziber Etxeberria
Mikel Asurmendi
Baden verboten
Iker Aranberri
Jose Luis Padron
Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza
Jon Jimenez
Iragan atergabea
Julen Belamuno
Hasier Rekondo
Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban
Mikel Asurmendi
Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz
Gorka Bereziartua Mitxelena
Juana
Jon Artano Izeta
Mikel Asurmendi
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Jon Jimenez
Simulakro bat
Leire Ugadi
Maddi Galdos Areta
Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu
Ibon Egaña
Kontra
Ane Zubeldia Magriñá
Paloma Rodriguez-Miñambres
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Mikel Asurmendi
Turismo hutsala
Fito Rodriguez
Asel Luzarraga