kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Rossetti-ren obsesioa / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2001

Idazlearen mixeriak Javier Rojo / El Correo, 2001-05-09

Agertu berria da Ramon Saizarbitoriaren “Rossetti-ren obsesioa” izeneko liburua, iaz argitaratu zen “Gorde nazazu lurpean” bilduma arrakastatsutik ateratako eleberria. Beraz, istorioa ezaguna gertatuko zaio idazle honen ibilbidea jarraitzen duen euskal irakurleari. Liburu honetan Saizarbitoria sarkastikoaren adibide bat agertzen zaigu. Protagonista, gogora dezagun, idazlea omen da; eleberriren bat idazti omen du euskaraz, baina, batez ere, enkarguzko liburuak egiten ditu erderaz. Pertsonaia hau, behin idatzi zuen testu labur bat, itxuraz inolako garrantzirik ez duena, berreskuratzeko edozein gauza egiteko prest dago, testu horrekin arrakasta ziztrin bat lortzea espero baitu. Baina, hauxe paradoxa, testua berreskuratzearren egiteko dagoenak berak urrunduko du arrakasta hori lortzetik. Azaleko irakurketa batean eleberria pertsonaia mixerable honen mixerien kontakizun dibertigarri eta sarkastikotzat har dezakegu. Baina gehiago dago hemen. Pertsonaia honen jokaeran metafora bat ere ikus daiteke, istorioaren izenburuan agertzen den Rossetti artista bitxi horren jokaeran protagonistarekiko paralelismoa ikus daitekeen neurri berberean. Istorio honekin irakurleek aukera berria dute gure artean dagoen nobelagilerik interesgarriena ezagutzeko.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak