« Ametsa, eskizofrenia, ihesa | Ibilbide poetikoa »
Muinoko etxea / Cesare Pavese (Koldo Biguri) / Ibaizabal, 1993
Bizitzaren zipristinak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-10-09
Italiera ez den beste edozein hizkuntzatan, irakurtzen badugu Cesare Paveseren liburu bat, itzulita beraz, ideia oker bat jaso genezake idazlearen balioaz, oso zaila baita Pavese itzuli eta jatorrizkoan duen indarra gordetzea. Horrexegatik da, hain zuzen, liburu hau aipagarria bezain garrantzitsua. Euskaraz ere hurbiltzen da Paveseren prosara, zeina sobrioa eta sinplea baita, baina era berean landua; ez baitago hitz bat bera ere sobera. Pavese bera ere bere prosaren antzekoa omen zen: esentzialista, hitzontziengandik urruti, esateko zuena esaten zuen justu, hitz justuekin, ez bat gehiago, ezta bat gutxiago ere.
Bizitza ere bere nobelak bezain interesgarria izan zuen. Anekdota bat kontatzea aski da idazle haren izaeraz jabetzeko. 1935.eko maiatzaren 13 atxilotu zuten, Turineko zenbait idazlerekin batera, tartean Augusto Monti, Norberto Bobbio eta Giulio Einaudi, argitaldari ospetsua azken hori. Prozesua baino lehen, hilabete batzuk kartzelan pasa behar izan zituen. Eta epaitu zutenean, ez zuen hitzik atera bere buruaren alde, emakume bat ez salatzearren, emakume harexekin baitzituen harremanak. Emakume hura askotan agertuko da Paveseren liburuetan, la donna dela voce rauca deiturapean. Bere mututasunaren ondorioz, Calabriako Brancaleonera deserriratu zuten. Hango egonaldia deskribatuko zuen geroxeago “Il Carcere (Kartzela)” izeneko nobelan. Torinora itzuli zenean, 1936an, deserriko urtea igaro ondoren, maite izan zuen emakume hura, egun batzuk lehenago ezkondu zela jakin zuen. Horrek aldatu zuen erabat bat bere bizitza. Ordurate izan zen baino bakartiago bihurtu zen, bere familiarekiko harremanak alde bat utzi zituen, behin ere abandonatuko ez zuen suizidioaren ideiarekin bizitzen hasi zen, aurrez-aurre. Urte horretako da “Lavorare Stanca” poema liburua.
Zorigabeko idazlea izan zen, baina poeta ona, sentibera, bere barnera begira egotetik kanpora begiratzera ausartu zena, bere bakardade nahia besteekiko komunikazio bihurtu nahi izan zuena.
Neurri handian autobiografikoa da liburu hau, bene-benetan jazo ziren gertakizunetan oinarritua. Torino suntsitu zutenean, Pavesek beste askok bezala hiri hori inguratzen duten muino batean bilatu zuen babesa. Liburu sakona da, aberatsa, Pavesek bertara isurierazi zuen bere pentsamentua.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria